From Wikipedia, the free encyclopedia
Sidney Altman (Montreal, Quebec, 1939ko maiatzaren 7a - Rockleigh, New Jersey, 2022ko apirilaren 5a) kanadar biologo molekularra izan zen. Kimikako Nobel saria jaso zuen 1989an Thomas Cechekin batera.
Sidney Altman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 1939ko maiatzaren 7a |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak (1984 - |
Heriotza | Rockleigh, 2022ko apirilaren 5a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Congregation Mishkan Israel Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ann M. Altman (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea Massachusettseko Teknologia Institutua Coloradoko Unibertsitatea Boulderren |
Doktorego ikaslea(k) | Benjamin C. Stark (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, kimikaria, biologo molekularra, biokimikaria, akademikoa, fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta biofisikaria |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Altmanek XX. mendearen hasierako dogma zientifiko bat hankaz gora bota zuten aurkikuntza egin zuten: jarduera entzimatikoa ez dagokie soilik proteinei, informazio genetikoaren eramaile pasibotzat jotzen zen RNAk ere entzima gisa funtziona baitezake. Aurkikuntza horrek eremu berriak zabaldu zizkion ikerketari, eta zelularen funtzionamenduaren eta bizitzaren hasieraren inguruko teoria zaharrak berrikusi beharra ekarri zuen.
1978an, Altmanek eta bere taldekoek osagai proteiko batez eta RNAz osaturiko P. erribonukleasa bakterianoari RNA kenduz gero bere gaitasun katalitikoa galtzen zuela aurkitu zuten, eta 1983an, berriz, baldintza jakin batzuetan RNA, bera bakarrik, funtzio katalitikoa betetzeko gai zela. Harrezkero, erreakzio katalitiko garrantzitsuetan parte hartzen duten RNAren 100 molekula inguru aurkitu dituzte zientzialariek, eta erribozima izena eman zaie. Erribozimak aurkitu zirenetik hau argitu nahi da: molekula horiek izan ote ziren lur gainean bizitza ahalbidetu zutenak, informazio genetikoa gordetzeaz gainera erreakzio kimikoak eragiten baitituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.