From Wikipedia, the free encyclopedia
Shunga (japonieraz: 春画 , lit. «udaberriko irudiak») Japoniako postalen genero artistikoa da. Gai nagusia sexu harremanena da. Genero honen jatorria Edo Aroaren (1603-1867) Ukiyo-eren xilografietan dago, urte horietanko herri-literaturan oinarrituta. Japoniako historiaren zenbait momentutan debekatuta egon ziren, esaterako Meiji Aroan (1868-1912). Askoren ustez, irudi horiek hentai estiloko irudietan eragin handia izan dute. Irudietan mota guztietako sexu ekintzak ikus daitezke eta pertsonaiak ere gizartearen alor guztietakoak dira: merkatariak, mitologiako izakiak, samuraiak, monjeak, e.a.[1]
Shungaren zuzeneko itzulpena «udaberriko irudiak» da baina hori Mendebaldean ez da oso ondo ulertzen; horretarak zera jakin behar da: japonieraz «udaberria» sexu harremanen eufemismoa dela. Beraz, gure artean, «sexu irudiak» esango genuke.
Gehien batean, shunga ohikoenak hiru motatakoak ziren:[2]
Edo Aroaren marrazkilariek eta idazleek shunga landu zuten. Komertzialki oso emaitza onak ematen zituen. Hona hemen generoan aritu ziren artista batzuk:
XIX. mendearen erdialdean Japonia dezente ireki zen eta, ondorioz, japonismo mugimendua sortu zuen. Mendebaldeko artista askok eragin hori ezagutu zuten; badakigu ere batzuk horrelako postalen bildugileak izan ziren, besteak beste, Aubrey Beardsley, Edgar Degas, Henri de Toulouse-Lautrec, Gustav Klimt, Auguste Rodin, Vincent Van Gogh eta Pablo Picasso. Picassoren kasuan 61 postal zituen eta bilduma inspirazio iturri izan zen bereziki bizitzaren azken urteetan.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.