Shing-Tung Yau
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Shing-Tung Yau (pinyinez: Qiū Chéngtóng; Yale kantonera: Yāu Sìngtùng; Shantou, Guangdong Province, 1949ko apirilaren 4a) txinatar matematikaria da.
Remove ads
Remove ads
Biografia
Doktoregoa Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn egin zuen. 1971-72 urteetan Princetoneko Ikerketa Aurreratuetako Institutuko kide-partaide izan zen. Unibertsitate askotan izan da irakasle: Stony Brookeko New Yorkeko Estatu Unibertsitatean (1972), Stanford Unibertsitatean (1974), Princetoneko Ikerketa Aurreratuetako Institutuan (1980), San Diegoko Kaliforniako Unibertsitatean (1984), eta Harvard Unibertsitatean (1988).
1983an Fields domina irabazi zuen Varsoviako Matematikarien Nazioarteko Kongresuan; sari hori ekuazio partzial diferentzialetan, Calabiren aieruan (geometria aljebraikoan), masa positiboaren aieruan (erlatibitate orokorraren teorian) eta Monge-Ampèreren ekuazio erreal eta konplexuetan egin zuen lanari esker jaso zuen. Horrela, Yauk oso lan garrantzitsua eta eragin handikoa egin du geometria diferentzialaren eta ekuazio diferentzialen arloetan. Calabiren aierua ez ezik (1976an), masa positiboaren aierua ere ebatzi du. Horrez gainera, gainazal minimalak sortu eta aztertu ditu, besteak beste: ikerketa horiek zulo beltzen azterketarako erabilgarriak izan dira. 1980an, W. H. Meeksekin batera, Plateauren problema erabat ebatzi zuen. Hurrengo urtean geometriako Oswald Veblen saria jaso zuen. Karen Uhlenbeckekin batera, dimentsio handiagoetarako Hitchin-Kobayashiren aierua ere ebatzi zuen; modu horretan, Donaldsonek egindako lana jarraitu zuten. 1994an Suediako Zientzietako Errege Akademiak Crafoord saria eman zion geometria diferentzialean egindako lanari esker, eta 1993an Zientzietako Akademia Nazionaleko kide hautatu zuten.
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads