From Wikipedia, the free encyclopedia
Bóthar Seoighe edota Pobal Feirste (ingelesez Shaw's Road edota Farset Community) Ipar Irlandako Belfast hirian dagoen Gaeltacht edo irlandera hiztunen komunitate bat da, bai eta berau dagoen kalearen izena ere.
Bóthar Seoighe Pobal Feirste | |
---|---|
Belfast, Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Probintzia | Ulster |
Konderria | Antrim konderria |
Hiria | Belfast |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°34′37″N 6°00′18″W |
Demografia | |
Bestelako informazioa |
Gaeltacht komunitate hau 1969an sortu zen, Belfasteko bost familiek eratzen ari zen kale honetan euren etxeak eraikitzea erabaki zutenean.
1971an bertan Ipar Irlanda osoko lehenbiziko irlanderazko hezkuntza ertaineko eskola ezarri zen. Garai hartako gora-beheren ondoren, eta eskolaren aldeko kanpainia herrikoi bat burutu ondoren, 1985ean eskolak Hezkuntza Kontseilaritzaren onarpen ofiziala jasotzea lortu zuen. Hazkunde azkarra izan zuen eta gaur egun 350 ikasle inguru dauzka.
Bóthar Seoighe eremuan irlandar musika eta dantza herrikoiak arras sustraituak daude, bai eta irlanderazko antzerkigintza ere, bertako biztanleen eguneroko eta ohiko hizkuntza irlandera delarik.
Maiz, Bóthar Seoighe eta Belfast mendebaldeko Gaeltacht Quarter eremua nahastu ohi dira, baina hura Falls Road barrutiko erdigunean eratutako irlandera hiztunen proiektu ezberdin eta berriagoa da. Bóthar Seoighe eremua aldiz, Andersonstown auzunetik hurbil dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.