Setako gaztelua
Gaztelua Balones udalerrian (Alacant) From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaztelua Balones udalerrian (Alacant) From Wikipedia, the free encyclopedia
Setako gaztelua, Jostunaren gaztelua bezala ere ezaguna (castell de la Costurera) Alacanteko Balones udalerrian dagoen eraikin historikoa da.[1]
Setako gaztelua | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
cultural heritage in Alicante | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Alacanteko probintzia |
Valentziar Herrialdeko eskualdeak | Comtat |
Udalerria | Balones |
Koordenatuak | 38°44′54″N 0°19′11″W |
Arkitektura | |
Estiloa | Erdi Aroko arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0010572 |
Gaztelua Balones udalerriaren erdigunetik 4 km ekialderantz dago, La Costurera izeneko jabego baten gainean; horregatik izen honekin ere ezagutzen da.[2]
Mendixka Almudainako mendizerrako[3] partea da, eta gaztelua itsasoaren gainean 750 metrotako altueran dago.
"Seta" izatez bailararen izena da (Vall de Seta); baita bertatik pasatzen den errekarena (Serpis ibaiaren afluentea).
Seta bailara Comtat izeneko eskualdean dago. Bertako udalerriak Balones, Benimassot, Fageca, Famorca, Gorga, Quatretondeta eta Tollos dira, eta Valentziako Erkidegoaren barnealdeko gune populatuenetako bat da. Halere, herri guztien artean 700 biztanle inguru baino ez dituzte biltzen.[4]
Muinoan aurkitu diren aztarnarik zaharrenak Brontze Arokoak dira. Erromatar Inperioko aztarnak ere aurkitu dira (II. eta III. mendekoak).
Lehen eraikuntza XI. mendean egin zen, musulman garaiko landetxe bat.[5]
XII. mendean datatutako aztarna zeramiko asko aurkitu dira bertan.
Uste denez, XIII. mendeko hasieran bihurtu zen gotorleku (Almohade dinastiaren menpean),[5] Millena eta Serrellako gazteluekin batera, Seta bailararen kontrola zuen helburu.[4]
XIII. mende erdi aldean jada kristauen menpean zegoen. Gotorlekuaren lehen erreferentzia idatziak ordukoak dira:[4]
1609an moriskoak Espainiatik egotziak izan zirenean, herria eta gaztelua biztanlerik gabe geratu ziren. Lehena birpopulatua izan bazen ere, gazteluak hutsik jarraitu zuen, urteekin suntsituz.[5]
Gotorlekua oinplano poligonal irregularrekoa da, topografiara egokitua. Gordetzen diren harresiaren zatiak lokatzez eta harlanduz eraikita daude, eta harlangaitzez eginiko sei dorre karraturen aztarnak dituzte. Haietatik bik, ipar aldean, zutik diraute: karratua bata, hormari erantsitako zilindro erdi formaduna bestea. Azken hau zen dorre nagusia, itxuraz, eta gaur egun ere gazteluko punturik altuena da (8 m); bere ondoan hormaz itxitako esparru karratu bat aurkitzen da; ikerlarien arabera, gazteluan zegoen San Frantziskori eskeinitako elizarena.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.