From Wikipedia, the free encyclopedia
Serdaba, hil monumentuetan dagoen gela bat da (mastaba edo hil tenpluak) Egiptoko Antzinako Inperioan zehar eraikiak.
Orokorrean sarbiderik gabe eraikiak, hilaren ka dagoen estatua du. Batzuetan, hil kaperarekin komunikatzen zen irekidura edo hainbat zuloren bidez. Horien bidez, hildakoak, bere senideen opariak jaso zitzakeen. Serdaba, sarri, "ate faltsu" baten atzean disimulatzen zen.
Djoser edo Zoser faraoiaren serdabak, bere piramidetik kanpo kokatua, isolatutako gela txiki batean, Cecil Firthek 1924an aurkitua, hieroglifoz idatzitako testuak zituen, Imhotep, Saqqarako Piramide Mailakatuaren arkitekto diseinatzaile bezala izendatuz. Djoser faraoiaren eseritako estatua bat du, 1,42 metroko altuera duena. Honen kopia ikusgai dago, jatorrizkoa, Kairoko Egiptoar Museoan baitago.
Egiptoko Inperio Ertain garaiko hilobietan, serdaba ez da existitzen, baina hildakoaren estatua bat, sarri, hil multzoaren zati da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.