Selva
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
La Selva Kataluniako ipar-ekialdean dagoen eskualde kostaldekoa da. Administrazio espainolari dagokionez udalerriak Gironako -nagusiki- eta Bartzelonako probintzien artean zabalduta daude.
151.477 biztanle zituen 2006an, 26 udalerritan banatuta. Santa Coloma de Farners herriburua da, udalerririk populatuenak Blanes eta Lloret de Mar badira ere.
Iparraldean Garrotxa, hegoaldean Maresme, Valles Oriental eta Mediterraneo itsasoa, mendebaldean Osona eta ekialdean Gironès eta Baix Emporda eskualde mugakide ditu.
Eskualde honetan zabaltzen da Costa Bravako zati ezagun bat. Tossa de Mar udalerrian Santa Maria de Llorell, El Reig, Gran de Tossa de Mar eta Mar Menuda hondartzak daude. Lloret de Mar-en, bestela, Sa Boadella, Treumal, Fenals, Cala Canyelles, Santa Cristina, Sa Caleta eta Platja de Lloret. Eta Blanesen, azkenik, S'Abanell, Blanes, Punta de Santa Anna, Treumal eta Cala de Sant Francesc.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.