From Wikipedia, the free encyclopedia
Sara Buesa Rodríguez (Gasteiz, 1980ko irailaren 22a) politikari arabarra da, Euskal Herriko giza eskubideen aldeko ekintzailea eta Fernando Buesa Fundazioaren lehendakariordea.
Sara Buesa Rodríguez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1980ko irailaren 22a (44 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Fernando Buesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologo klinikoa eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Gasteizko Udala |
2000. urtean, ETA erakundeak Fernando Buesa Blanco aita hil zuen.[1]
2015etik 2019ra Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zuzendaria izan zen Gasteizko Udalean. 2019tik 2021eko maiatzera Gasteizko Udaleko Gizarte Politika, Adineko eta Haur Departamentuko zuzendaria izan zen.[2]
2021eko maiatzean Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratze zuzendari izendatu zuten.[3]
2012. urteaz geroztik, Fernando Buesa Fundazioko lehendakariordea da. 2000ko azaroan sortu zen, Fernando Buesaren oroimenez, bake-kulturaren, demokraziaren eta gizarte-aurrerabidearen alde duen ereduari bizirik eusteko.[4][5]
2014. urtetik ikasgeletara eraman du bere lekukotza Eusko Jaurlaritzaren eta Adi-adian[6] programarekin. Programa horren helburua giza duintasuna, bizikidetza eta enpatia ikastea da, biktimen testigantzak entzuteko esperientzia baten bidez.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.