From Wikipedia, the free encyclopedia
Santa Kostantzaren mausoleoa Erroman kokatzen da Santa Ines basilikaren alboan. bertan Konstantina, Konstantino I.aren alaba dago hilobiratua. IV. mendean eraiki zuten mausoleo gisa eta gaur egun eliz bezala daukate Konstantina bera saindu kontsideratzen baitute.
Harresiz kanpo zegoen basilika bati atxikia zegoen, basilika honek, martyrium zentzua zuen lurrazpian zituen katakonbatan Santa Inesen gorpua gordetzen baitzen. Gaur egun basilika desagertua dago, mausoleo exentoa bakarrik ikus daiteke.
Oinplanoa zentralizatua zen eta basilikarekin komunikatzeko balio zuen zeharkako gunea dauka. Aukeratutako oinplanoaren jatorria Hilobi santua da. Kupulaz estalitako nukleo bat ikus daiteke eta honen inguruan kanoi gangaz (eraztun ganga) estalitako deanbulategia. Hormetan nitxoak daude eta kupulak binaka jarrita dauden pilareetan deskantsatzen du. Material nagusia adreilua da.
1256an erdiko gunean altare bat kokatzen da eta gaur egun horrela iritxi den arren, hipotesi bat izango litzateke sarkofagoaren berezko kokalekua zela kupularen azpiko gune hau. Kanpotik xume ikusten bada ere, barnekaldea guztiz dekoratua dago mosaikoz.
Pilareak granitozkoak dira eta binaka kokaturik daude. Hauek bi espazio banatzen dituzte: sarkofagoaren gunea eta deanbulategia. Hauen gainean eta altuera gehituz entaulamendu bat kokatzen da.
Denbulategiko gangako mosaikoak bakarrik iritsi zaizkigu. Hala ere kupulakoak ezagutzen ditugu XVII. mendeko marrazki batzuei esker. Kupula hamabi zatitan zegoen banatuta eta bakoitzean Ordo commendationis animae-rekin lotutako eszena bat azaltzen zen.
Eranztun gangan gai kristau zein paganoak nahasten dira. Tramu batean, puttiek egindako mahats bilketa errepresentatzen da. Zentzu eukaristikoa izan arren festa bakikoekin ere lotu daiteke. Orokorrean hegaztiak, paumak, palmerak, tresnak, landare motiboak,... agertzen dira zentzu dekoratiboan.
Bi nitxoetako mosaikoak bakarrik iritsi zaizkigu, ez dakigu besteak ere berdin apaindurik egongo ziren. Lehenegoan Jesus gaztea azaltzen da mendi baten gainean eta bertatik lau ibai sortzen dira: paradisuaren irudikapena. Bere inguruan San Petri, San Paulo eta lau ardi (lau ebanjelisten errepresentazioa) ditu. Bigarren nitxoko gaia dudagarria bere interpretazioa. Espazioa eta denbora ez dira irudikatzen, sakratuak bilakatuz. Bi gizon daude, eta bi interpretazio izan ditzake, alde batetik Itun Zaharreko Jainkoa izan daiteke Moisesi legeak ematen, beste alde batetik Itun Berriko Jesus izan daiteke San Petriri paradisuko giltzak ematen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.