Guatemalako emakume politikari eta aktibista From Wikipedia, the free encyclopedia
Sandra Morán Reyes (Guatemala Hiria, 1960ko apirilaren 29a) politikaria, musikaria, feminista eta LGTB eskubideen aldeko ekintzailea da. Convergencia alderdiko kidea zela, 2015eko hauteskunde orokorretan Kongresuko diputatu hautatu zuten, baita alderdiaren buru izendatu ere.[1]
Sandra Morán | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Guatemalako Hiria, 1960ko apirilaren 29a (64 urte) | ||
Herrialdea | Guatemala | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Guatemalako San Carlos Unibertsitatea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktibista, politikaria, musikaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta Haurren eskubideak | ||
Mugimendua | Nueva cancióna | ||
Musika instrumentua | marinba perkusionista |
Guatemala Hiriko 7. zonako familia katoliko batean jaio zen.[2]
Protesta mugimenduekin bat egin zuen 14 urterekin, Instituto Normal Centro América-ko (INCA) ikasle mugimenduan sartu zenean. 18 urte zituela, Ekonomia Zientziako ikasketak hasi zituen San Carlos de Guatemala Unibertsitatean. 19 urterekin, Ejército Guerrillero de los Pobres-en sartu zen, aktibista klandestinoa zelarik.
1981ean Mexikon erbesteratu zen, gero Nikaraguan eta Kanadan, azkenik, 1994an Guatemalara itzuli zen. Urte horietan, Kin Lalat[3] musika-taldean sartu zen, Unidad Revolucionaria Nacional Guatemalteca-ri (URNG) loturikoa, eta abesti berria deritzon estilokoa dena.
Guatemalara itzuli zenean, 1994an, Bake Akordioetako Emakumeen Asanbladako Sector de Mujeres-en sartu zen. Ondoren, 1996an sinatutako Bake Akordioen parte zen emakumeen agendari jarraipena emateko sortutako Emakumeen Foroko koordinatzailea izendatu zuten. Geroago, Bake Hitzarmenen Nazionaleko Kontseiluko (CNAP) koordinatzaileorde izan zen Unidad Nacional de la Esperaza alderdiko gobernuan [4], Sector de Mujeres-en ordezkaria zela (Guatemalako 33 emakumeen kolektiboen bilkura).
Emakumeen eta sexu gutxiengoen eskubideen aldeko aktibista da eta erakunde anitzetan jardun da, bai Guatemalan eta baita atzerrian ere, batez ere talde feministak eta lesbianenak sustatuz. Guatemalako lehen talde lesbianoaren sortzaileetako bat da eta 1998an Guatemala Hirian ospatu zen herrialdeko lehen harrotasun egunaren antolatzaileetako bat izan zen.[5]
Morán lesbiana da, beraz, 2015eko hauteskundeak eta gero, Guatemalako historian hautatutako lehen diputatu eta politikari homosexuala izan zen. "Diputatuen Foroko" lehen emakumezko presidentea ere izan zen.[6] Global Action for Parliamentarians (PGA) taldeko kide da.[7]
Karguan sustatutako ekimenak:[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.