From Wikipedia, the free encyclopedia
San Manuel Bueno, mártir, 1931an Miguel Unamunok idatzitako eleberri laburra da. Lehenengo aldiz aldizkari batean plazaratu zuen, La novela de hoy, martxoaren 13ko 461. zenbakian. 1933an Espasa Calpe argitaletxeak berrargitaratu zuen beste hiru narrazioekin batera, San Manuel Bueno, mártir, y tres historias más izenburupean; beste hiru narrazioak hauexek ziren: "La novela de Don Sandalio, jugador de ajedrez"; "Un pobre rico o El sentimiento cómico de la vida" eta "Una historia de amor".
San Manuel Bueno, mártir | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Miguel Unamuno (1930) |
Argitaratze-data | 1931 |
Generoa | Eleberri laburra |
Jatorrizko izenburua | San Manuel Bueno, mártir |
Hizkuntza | Gaztelania |
Herrialdea | Espainia |
Orrialdeak | 136 |
ISBN | ISBN 9788420726595 ISBN 9788420726595 |
Euskaraz | |
Izenburua | San Manuel Bueno, martiria |
XX. mendearen hasiera izanik, egileak garaia ez du ondo zehazten. Ángela Carballinok bere historia kontatzen ari da eta narrazioaren unea emakumeak 50 urte baino gehiago dituenean gertatzen da.
Eleberria Valverde de Lucerna izeneko herri txiki batean kokatzen da.
Eleberria triangelu baten gainean antolatzen da:
Eleberrian ez dira gertaera handiak narratzen. Ángela Carballino narratzailea da, ama kristaua eta elizkoia. Zamorako probintziaren herri txiki batean bizi da, Valverde de Lucerna, laku eder baten ondoan. Ángela hirian hezi egin da baina, eskola garai bukatuez gero, On Manuelen magnetismoak herrira erakartzen du berriro ere. On Manuel ez da apaiz normal bat, santua baizik. Ameriketatik, orduan. Lázaro itzuliko da; hau aberats eta gizon praktikoa da. Bien artean, Manuel eta Lázaro artean, tentsioa sortuko da, azkenik apaizak irabaziko duena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.