San Juan de la Peñako kronika
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
San Juan de la Peñako kronika (baita gaztelaniaz Crónica pinatenseere[1]) Petri IV.a Aragoikoak hala aginduta idatzitako Erdi Aroko kronika historiografikoa da, Aragoiko konderriaren sorrera eta Alfontso IV.a Aragoikoaren (1336) heriotza arteko historia azaltzen duena. Lehendabizikoz 1342an erregearen idazkaria zen Tomas Canellasek idatzi zuen latinez San Juan de la Peña monasterioaren urte-liburuetan oinarrituta[2]
San Juan de la Peñako kronika | |
---|---|
(fol. 1r) | |
Datuak | |
Idazlea | ezezaguna (1336) |
Generoa | Kronika |
Hizkuntza | Latina |
Herrialdea | Aragoiko Erresuma |
Formatua | Eskuizkribua |
Jatorrizko testua egunera arte hiru eskuizkributan ailegatu zaigu. Horietatik bi El Escorialgo liburutegian daude: lehendabizikoa (L-II.13 izena duena) XIV. mendeko amaieran idatzia da; bigarrena, berriz, 1470koa (N-I-13 izenekoa), XVI. mendean Martin Larraiak zabaldu zuena. Azkena Madrilgo Espainiako Liburutegi Nazionalean dago (ms. 2078 izenekoa) eta XVI. mendekoa da[3].
San Juan de la Peñako kronika Aragoiko konderriaren ikuspegitik kontaturiko historia orokorra da eta orduko Iberiar penintsulako bere moduko lanen bezalako ikuspegia du. Hasieran Tubal, iberiarren arbaso amankomuna, nola jendeztatu zuen Penintsula azaltzen du. Gero errege godoen historia azaltzen du, sarrazenoen eskuetan Rodrigoren porrotera arte. Lehendabiziko zati honek I-IV. kapituluak osatzen ditu eta Gaztelako Erresumako kroniketan oinarrituta dago: «segunt que las coronicas dizen mas largament, las de Castiella» dio Kronikak berak, Alfontso X.a Gaztelakoarenak, Errodrigo Ximenezen De rebus Hispaniae eta Lucas de Tuyren Chronicon mundi kroniketan hain zuzen ere.
V. kapituluan monasterioaren sorrera azaltzen du eta baita Aragoiko erresumarena ere. Horretarako XII. mendeko Monasterioaren urte-liburuetan oinarritu zen[2] Aragoiko kondeen eta Iruñeko erregeen genealogia azalduz eta nola Ramiro I.a Aragoikoak erresuma sortu zuen. Zati honek XVI. kapituluan du bukaera.
Handik XXI. kapitulura arte Petri I.a Aragoikoa eta Alfontso I.a Nafarroakoaren arteko erregeen bizitzak, Huesca eta Zaragozako konkistak eta azken erregearen testamentuaren auzia azaltzen ditu.
XXII. eta XXXII. kapituluen artean, Gesta comitum barchinonensium kronikan oinarrituak, Bartzelonako kondeen historia azaltzen du, Erramun Berenguer IV.a Bartzelonakoak Petronila Aragoikoa ezkondu arte.
Azken kapituluetan, XXXIII. eta XXXIX. artekoak, Aragoiko koroaren gertaerak azaltzen dira, Alfontso II.a Aragoikoaren erreinalditik Alfontso IV.a Aragoikoaren heriotzara (1336) arte.
Crónica pinatenseren hiru bertsioak daude[4]. Lehendabizikoa latinez idatzita dago eta 1359 baino aurrekoa da. Petri IV.a erregearen idazkaria zen Tomas Canellasek idatzi zuen, jatorrizko kronikari Aragoi eta Kataluniaren batasunaren osteko kronika bat gehituz. Jatorrizkoan oinarrituak, aragoierazko[3] eta katalanezko bertsio bi daude, 1369an eta 1372an idatziak. Aragoierazkoa 1876an Tomás Ximénez Embúnek argitaratu zuen, edizio kritiko bat eginez[5]. 1961ean Antonio Ubieto historialariak latinezko bertsioaren edizio kritikoa ere argitaratu zuen[6]. Amadeu J. Soberanasek katalanezko bertsioa argitaratu zuen[7] eta Carmen Orcásteguik 1986an berriro aragoierazkoa[8].
Kronika Aragoiko koroaren historiako idazlanik nagusienetariko bat da[9]. Historiografiaz aparte, Huescako kanpaiaren kondaira azaltzen duen gesta-kantaren prosifikazioa argitaratzen du. Gainera San Juan de la Peña monasterioaren historiari buruzko iturri nagusia da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.