From Wikipedia, the free encyclopedia
Joanes Bataiatzailea edo Joan Bataiatzailea[1] —hebreeraz: יוחנן המטביל, Yoḥanan ha-mmatbil; arabieraz: يحيى, Yahyá edo يوحنا المعمدان, Yūhannā al-maʿmadān; arameraz: ܝܘܚܢܢ, Yoḥanan— (Judea, K.a. 6 aldean – Machaerus, 31–32) predikari ibiltaria[2] eta buruzagi erlijiosoa izan zen[3], Jordan ibaian bataioaren aldeko mugimendua sortu zuena. Aditu batzuen ustetan, haren ideologia eseniarren eskolaren barruan zegoen[4] nahiz eta frogak izan ez. Kristautasun, islam, bahaismo eta mandeismoaren arabera, profeta izan zen. Hainbat titulurekin ere izendatzen da: Done Joanes, Jaun Done Joanes, San Joanes, San Joan, Jondoni Joanes (Lap. eta BNaf.) edo Jondane Joanes (Zub.).[5][6]
Joanes Bataiatzailea | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ein Karem (en) , K.a. 6 aldean | ||
Bizilekua | Judeako basamortua | ||
Talde etnikoa | Juduak | ||
Heriotza | Machaerus (en) , 31–32 (34/35 urte) | ||
Hobiratze lekua | Nabi Yahya Mosque (en) | ||
Heriotza modua | : burugabetzea | ||
Familia | |||
Aita | Zakarias | ||
Ama | Elisabet | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | judu palestinar aramera | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | eremutarra | ||
Lantokia(k) | Palestina | ||
Santutegia | |||
Ekainaren 24 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Historialari erlijioso gehienen ustetan, Joanesek Betania inguruan bataiatu zuen Jesukristo[7]. Orduan, Jesus bera baino mesias handiagoa izango zela adierazi zuen:
« | Biharamunean, Joanek Jesus beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena. Jainkoaren bildotsa, munduko bekatua kentzen duena. Honetaz ari nintzen, “Nire ondoren datorren gizona nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean. Nire ondoren datorrena. Neuk ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, bera Israel herriari agerrarazteko izan da» | » |
—Joanen Ebanjelioa:1, 29-31 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.