XVIII. mendean eraikitako baseliza, Oibarren kokatuta From Wikipedia, the free encyclopedia
San Joakin baseliza Nafarroa Garaiko Oibar udalerrian kokatutako XVIII. mendeko kristiau baseliza bat da. Barroko estiloa ditu.
San Joakin baseliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Oibar |
Koordenatuak | 42°35′32″N 1°21′38″W |
Mentsula oso xumeetan amaitzen diren fajoi oso lauez apaindutako lunetadun ganga batez estalia dago, bere mailan edo garaieran inposta lau bat doalarik. Kanpoaldea harlanduz dobeladun erdipuntuko atea eta fatxada gainean kanpaia bat duen kanpai-horma bat ditu.
Baselizaren barnean, ildokatutako fuste eta pilastraz osaturiko korintoar ordenako zutabeen artean, XVII. mendearen lehen erdialdean eginiriko barroko estiloko San Joakinen erretaula dago. Errematea erdiguneko piramidea duten bolutek hausten duten frontoiaz osatua dago. San Joakinek Santa Anari irakurtzen irakasten ari den margolana erretaularen garaikoa da baina nahiko birmoldatua dago. San Juan Bataiatzailea eta San Antonioren barroko herrikoi estiloko bi taila daude.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.