San Fruktuoso kapera (Braga)

From Wikipedia, the free encyclopedia

San Fruktuoso kapera (Braga)map

San Fruktuoso kapera (portugesez: Capela de São Frutuoso de Montélios) eliza bisigotiko bat da, Bragan kokatua. Fruktuoso gotzainak sustatu zuen hil aurretik eta eliza pribatu bezala zeukan berak ematen baitzituen mezak. 665an hil ondoren bere mausoleo bihurtu zen. Bere hilobia absidetik gertu baina kanpoaldea kokatzen da eta ez gurutzaduran, honela bere umiltasuna azpimarratuz.

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
San Fruktuoso kapera (Braga)
Thumb
Thumb
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaBraga
Portugalgo hiriaBraga
FreguesiaReal, Dume e Semelhe
Koordenatuak41°33′37″N 8°26′19″W
Thumb
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBragako artxidiozesia
Arkitektura
EstiloaVisigothic architecture (en)
Ondarea
    Itxi

    Eraikina txikia da eta gurutze grekoko oinplano zentralizatua dauka. Gurutzearen beso bakoitzak kupula bat dauka eta gurutzaduratik banatzen da ferra arku banarekin. Oinplanoan ageri den bezala, beso luzatuak dira eta ferra arku itxura dute. Gurutzaduran zinborioa dago, kupula batez estalia.

    Kanpotik hormak lau eta zuzenak dira eta harlanduzko murruek osatzen dute. Estalkia, barnetik kupulak izanagatik, kanpotik bi isurialdeko teilatua da.

    Nahiz eta ezin den den baieztatu, esan genezake ekialdeko eragina ikus dezakegula eraikin honetan. Ravennako Gala Placidiaren mausoleoa edo Konstantinoplako Apostoleionen zehazki.

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Loading related searches...

    Wikiwand - on

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.