From Wikipedia, the free encyclopedia
Salvador Giner i de San Julián (Bartzelona, 1934ko otsailaren 10a - 2019ko urriaren 19a) katalan soziologoa izan zen, eta 2005etik Institut d'Estudis Catalanseko presidentea.
Salvador Giner | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2015) | |||||
2005eko otsailaren 15a - 2013ko irailaren 1a ← Josep Laporte i Salas (en) - Joandomènec Ros →
2002 - 2005 ← Josep Carreras i Barnés (en) - Antoni Riera i Melis (en) , Salvador Alegret i Sanromà (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Salvador Giner i de San Julián | ||||
Jaiotza | Bartzelona, 1934ko otsailaren 10a | ||||
Herrialdea | Katalunia | ||||
Heriotza | Bartzelona, 2019ko urriaren 19a (85 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | soziologoa, unibertsitateko irakaslea, legelaria eta idazlea | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea Lancasterreko Unibertsitatea Readingeko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Philosophy and science sections of the Institut d'Estudis Catalans (en) Academia Europaea (en) |
1995. urtean Kataluniako Generalitateak Creu de Sant Jordi saria eman zion, eta 2006. urtean, CISek Soziologia eta Politika Zientziako Sari Nazionala.
Sorterrian hasi zen ikasketak egiten. Zuzenbideko lizentzia eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Soziologiako doktoregoa Chicagokoan. Europan, Estatu Batuetan eta Karibe inguruan osatu zituen bere ikasketak. Harrezkero, Britainia Handian lan egin zuen urte askoan, irakasle eta ikertzaile gisa, harik eta 1986. urtean sorterrira itzuli eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedra eskuratu zuen arte. Ordutik unibertsitate horretako irakaslea izan zen, ekonomiako fakultatean.
Ginerren lanen artean bereziki azpimarratzekoak dira teoria soziologikoari, pentsamendu sozialaren historiari eta gizarte industrial garaikidearen analisiari buruz egin dituen ekarpenak. Soziologian nagusitzen den teoria aniztasunaren aurrean, Ginerrek egitura sorra deritzenen kontzeptua proposatzen eta lantzen du; egitura horiei esker garai eta leku desberdinetan sorturiko teoriak eta ideiak multzoka daitezke, eta aukera ematen dute gizarte-zientzietan hainbeste arazo sortu ohi dituen paradigma aniztasuna gainditzeko.
Ginerren liburuen artean aipagarriak dira Historia del pensamiento social (1967, 1982an berrantolatua, Gizarte-pentsamenduaren historia), Sociología (1968, Soziologia), El progreso de la conciencia sociológica (1971, Kontzientzia soziologikoaren bilakaera), Sociedad masa (1976, Masa-gizartea), Europa contemporánea: estructuras sociales y pautas culturales (1978, Europa garaikidea: gizarte-egiturak eta joera kulturalak) eta La estructura social de Cataluña (1980, 1984an osatua, Kataluniako egitura soziala).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.