From Wikipedia, the free encyclopedia
Salomon Uharteetako kanpaina, Bigarren Mundu Gerrako Ozeano Bareko kanpaina nagusi bat izan zen. Kanpaina, japoniarrak Britainiar Salomon Uharteetan eta Ginea Berriko Bougainville irlan, 1942ko lehendabiziko sei hilabeteetan lehorreratu zirenean hasi zen. Japoniarrek leku haiek okupatu zituzten eta itsas eta aireko base batzuk eraikitzen hasi ziren. Haien helburua, Ginea Berriako erasoaren hegala babestea zen. Segurtasun hesi bat ezarri nahi zuten Britainia Berriko Rabaulgo base nagusia babesteko eta Ameriketako Estatu Batuetatik Australiara eta Zeelanda Berrira zihoazen itsasotik eta airetik hornitzeko bideak oztopatu nahi zituzten.
Salomon Uharteetako kanpaina | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Ozeano Barea | |||
Aliatuen aurrerapenak 1943an eta aireko eta itsasoko base nagusien Salomon Uharteetako mapa. | |||
Data | 1942ko urtarrila - 1945ko abuztuaren 21a | ||
Lekua | Britainiar Salomon Uharteak/Ginea Berria, Hego Ozeano Barea | ||
Emaitza | Erabateko aliatuen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Aliatuek, Hego Ozeano Bareko haien hornitzeko bideak defendatzeko, Ginea Berrian eraso bat abiatu zuten, Rabaulgo japoniar basea inguratu zuten eta Salomon uharteetan lehorreratu ziren (gehiago jakiteko: Guadalcanalgo kanpaina) 1942ko abuztuaren 7an. Lehorreratzeek etsaien arteko arma-konbinatuen borroka batzuk eragin zituzten. Borroka horiek Guadalcanalgo lehorreratzeetan hasi ziren eta ipar eta zentral Salomonetara hedatu ziren, gero Georgia Berria Uhartera eta azkenean Bougainville uhartera.
Airean, itsasoan eta lehorrean borrokaturik ahitzerainoko kanpaina batean, aliatuek japoniarrak menderatu zituzten. Borroka haietan, japoniarrek ordeztu ezin zituzten soldadu eta material asko galdu zuten. Aliatuek Salomon uharte batzuk hartu zituzten (erresistentziak gudako amaierara arte jarraitu arren), eta japoniar posizio batzuk inguratu eta indargabetu eta saihestu zituzten. Salomon uharteetako kanpainak, orduan, bat egin zuen Ginea Berriko Kanpainarekin.
1941ko abenduaren 7an, Txinako eta Frantses Indotxinako akzioei buruzko Ameriketako Estatu Batuekin izandako liskar batzuk eta gero, japoniarrek Estatu Batuetako Ozeano Bareko flotari eraso zioten Hawaiiko Pearl Harborren. Erasoan gerraontzi gehienak hondoratu zituzten eta bi herrien arteko gerra-egoera formala ezarri zen. Ia aldibereko Britainiar Inperioko Ozeano Bareko lurraldeetan egindako erasoek, Hong Kongetik hasita, Erresuma Batua, Australia eta Zeelanda Berria borrokara erakarri zituzten. Japoniar buruzagiek Estatu Batuetako flota indargabetu, lehengaietan oparoak ziren lurraldeak menderatu, eta haien inperio zabala defendatzeko base estrategikoak hartu nahi zituzten. 1941ko abenduaren 1eko japoniar Itsas Armada Konbinatuaren Flotaren 1. Isileko Aginduren arabera, japoniar hasierako kanpainen helburuak ziren: “Britainiar eta Amerikar indarrak Herbeheretar Ekialdeko Indietatik eta Filipinetatik egoztea, eta independentzia ekonomikoko politika bat ezartzea inorren menpean ez egoteko”.
Japoniar Inperioak hasierako bere helburu estrategikoak bete zituen Gudako lehendabiziko sei hilabeteetan. Filipinak, Tailandia, Singapur, Herbeheretar Ekialdeko Indiak, Wake Uhartea, Britainia Berria, Gilbert Uharteak eta Guam hartu zituzten. Japoniarren asmoa, defentsa perimetroa ezartzea zen, Britainiar Indiatik mendebaldean, Herbeheretar Ekialdeko Indietan barrena hegoaldean, Hego eta Ozeano Bare Zentraletako uharteetako baseetako hego-ekialdeko defentsa lerroraino. Hego Ozeano Barean defentsa posizioak finkatzeko, japoniar armadaren eta itsas armadaren Britainia Berriko Rabaulgo basea zegoen, 1942ko urtarrilean hartu zutena. Martxoan eta apirilean, japoniar indarrek Bougainvilleren iparraldean, Buka hartu zuten eta aerodromo bat eraikitzen hasi ziren eta hegoaldeko Buin herrian itsas armadako base bat eta aerodromo ezarri zuten.
1942ko apirilean, japoniar armadak eta itsas armadak, biek batera, Mo Operazioa, abiatu zuten. Operazio horren arabera, Ginea Berriko Port Moresby hartu behar zuten. Planaren beste adar batean, itsas armadak Salomon uharteetakoTulagi hartu behar zuen. Operazioaren helburua, hego perimetroa hedatzea baseak ezartzea zen. Base haietatik, geroago, Nauru, Ocean Uhartea, Kaledonia Berria, Fiji eta Samoa hartzeko erasoak abiatuko zituzten. Ideia zen Australia gerratik kanporatzea Ameriketako Estatu Batuetatik zihoazkion hornitzeko lerroak oztopatuz. Japoniar itsas armadak ere Australia okupatzeko plan bat proposatu zuen, baina armadak operazio hori burutzeko behar beste troparik ez zeukala esan zuen.
Japoniar itsas indarrek Tulagi arrakastaz menderatu zuten, baina Port Moresby hartzeko saiakera Koral Itsasoko guduan atzera bota zuten. Geroago, japoniar itsas armadak, Salomon Uharte zentraletan eta iparraldekoetan goarnizio txikiak ezarri zituzten. Hilabete bat pasa eta gero, japoniar flota konbinatuak haren hegazkin-ontzietako 4 galdu zituen Midwayko guduan. Aliatuek Australiarentzako mehatxuei aurre egin zieten tropen eta hegazkinen pilaketa batekin. Haien asmoa Filipinetara hurbiltzea eta hartzea zen. 1942ko martxoan, Ernest King almiranteak, Ameriketako Estatu Batuetako komandante nagusia, Hebrida Berrietatik, Salomon uharteetan barrena Bismarck uhartedian eraso bat egitea aholkatu zuen. Midwayko garaipenaren ondoren, Douglas MacArthur jeneralak, Hego Mendabaldeko Ozeano Bareko agintea hartu zuena, ofentsiba azkar bat proposatu zuen Rabaulgo basea hartzeko, japoniarrek gotortzen ari baitziren, haien operazioak handik abiatzeko. AEBetako itsas armadak apurka-apurka Ginea Berritik eta Salomon Uharteetan gora gerturatzea iradoki zuen. Afera hura King almiranteak eta George C. Marshall AEBetako armadaren Estatu Nagusiburuak konpondu zuten; hiru eginkizuneko plana egitea erabaki zuten. Lehendabizikoa, Salomon Uharteetako Tulagi hartzea zen. Bigarrena, Ginea Berriko itsasertzean gora aurre egitea zen eta, azkena, Rabaul berreskuratzea zen. Lehenengo eginkizuna, 1942ko uztailaren 2an Estatu Nagusi konbinatuen ebazpen batean ezarri zuten -izen kodetuan Watchtower operazioa- eta Salomon Uharteetako Kanpaina bilakatu zen.
Aliatuek aireko talde konbinatu bat sortu zuten, Cactus Air Force, aireko nagusitasuna lortzeko egun argitan. Japoniarren itsasontziek, orduan, Georgia Berriko itsasartean (“Arrakala” zeritzona) barrena gaueko bidaiak egiten zituzten. Haiek “Arratoien Garraiatzea” deitu zieten eta aliatuek “Tokyo Express”. Japoniar hornigaiak garraiatzeko bidaiak oztopatzeko gudu gorri asko gertatu ziren. Alde bateko eta besteko itsasontzi asko galdu zirenez Guadalcanalgo kanpainan, Savo uharteko eskualdeari “Ironbottom Sound”, edo Burdinazko Hondodun Itsasartea.
Guadalcanalgo kanpainako aliatuen garaipenak Australia eta Zeelanda Berria Cartwheel operaziotik kanpo uzteko japoniarren planak ekidin zituen. 1943ko, ekainaren 30ean abiatu zuten operazio hartan, Salomon uharteetatik eta Ginea Berritik japoniarren Rabaulgo base nagusia indargabetu eta inguratu zuten eta eskualde hartan zeukaten aireko eta itsasoko nagusitasuna menderatu zuten. Hala, aliatuek Filipinak berreskuratzeko bidea irekita zegoen, eta, beraz, Japoniar Inperioak behar-beharrezkoak zituen Herbeheretar Ekialdeko Indietako lehengaien garraiatzeak oztopatuko zituzten.
Salomonetako kanpaina Bougainville Uharteko borrokaldiekin amaitu zen. Borroka horrek Bigarren Mundu Gerraren amaierara arte jarraitu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.