From Wikipedia, the free encyclopedia
Södermalm Suediako Stockholm hiriburuan dagoen uharteetako bat da, Gamla Stan alde zaharretik gertu, hegoaldean.
Södermalm izenak "Hegoaldeko muinoa" esan nahi du, izan ere altuera dezentea hartzen duten labar eta muinoak baititu eta uharte izaera ere zalantzazkoa baita, izan ere hegoaldeko kanala artifiziala da eta. Eskandinavian dentsitate handiena duen uharteetako bat da. 2014ko erroldaren arabera 126.736 biztanle ditu.
Uhartea 1288ko agiri batean aipatzen da lehen aldiz, Suthraemalm izenarekin. XVII menderarte nekazal eremua izan zen baina orduan auzo desberdinak planifikatzen hasi ziren, hala langile etxeak nola aberatsen udako jauregiak.
XX mendean uharte guztia urbanizatu zen eta Stockholmeko suburbio bat bihurtu arren bere izaera propioa du eta kultura alternatiboa nabarmen garatu da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.