Rosalía Arteaga

Ekuadorko presidentea (1997) eta presidenteordea (1996-1998) From Wikipedia, the free encyclopedia

Rosalía Arteaga

Rosalía Arteaga Serrano (Cuenca, Ekuador, 1956ko abenduaren 5a) ekuadortar politikaria da. 1996ko abuztuaren 10a eta 1997ko otsailaren 6a bitartean Ekuadorko Errepublikako presidenteordea izan zen, Kongresuak Abdalá Bucaram presidentea kargutik kendu zuen arte. Kargugabetzearen ondoren, Rosalía Arteagaren eta Fabián Alarcón kongresuburuaren arteko eztabaida hasi zen, presidentetza nork hartuko zuen erabakitzeko. 1997ko otsailaren 9an Arteagak presidente kargua zin egin zuen, eta Ekuadorko Errepublikako historiako lehen emakume presidentea izan zen.[1] Bi egun geroago, ordea, Fabián Alarcónek Kongresuaren eta armadaren babesarekin presidente-kargua hartu zuen, Arteaga kargutik kenduz.[2] Arteagak Ekuadorko presidenteorde karguan jarraitu zuen 1997ko otsailaren 11tik 1998eko martxoaren 30era.

Datu azkarrak Ekuadorko presidenteorde, Ekuadorko presidente ...
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.