From Wikipedia, the free encyclopedia
Roger de La Fresnaye (Le Mans, 1885eko uztailaren 11 – Grasse, 1925eko azaroaren 27a) frantziar margolari kubista izan zen.
Roger de La Fresnaye | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Le Mans, 1885eko uztailaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Grasse, 1925eko azaroaren 27a (40 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Aita | Christian André de La Fresnaye |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Ranson (en) École des Beaux-Arts (en) Académie Julian (en) Académie de La Palette (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Tony Robert-Fleury |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Paris |
Mugimendua | kubismoa |
Aristokraten familia batean jaio zen eta Academie Julianen eta Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Maurice Denis eta Paul Sérusierren ikasle ere izan zen Randon Akademian. Estilo sinbolistaren hastapenen ondoren, Munichera joan zen, non espresionisten eragina jaso zuen eta Italiako iparraldean, non kubismoa ezagutu zuen.
1912tik 1914ra Section d'Or artisten taldeko kidea izan zen. Georges Braqueren eta Pablo Picassoren eragin kubista jaso zuen, baina bere lanak egitura apaingarriagoa izan zuen. Frantziako armadan izena eman zuen Lehen Mundu Gerran, baina tuberkulosia hartu zuen eta berrogei urterekin hil zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.