From Wikipedia, the free encyclopedia
Rocket Man (ingelesez Astronauta, literalki Suziriko Gizona) Elton John eta Bernie Taupin ingeles musikarien abesti bat da, Elton Johnek abestua. 1972ko apirilaren 14an single modura plazaratu eta urte berean Honky Château diskoan argitaratu zen. Fil, telesail eta iragarki ugarietako soinu banda edo doinua izan da.
Rocket Man (abestia) | |
---|---|
Elton Johnen, Kate Bushen eta David Fonseca (en) musika-lana | |
Egilea(k) | Elton John, Kate Bush eta David Fonseca (en) |
Argitaratze-data | 1972 |
Izenburua | Rocket Man |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | ingelesa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Honky Château |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Bernie Taupin (mul) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elton John |
Elton Johnen abesti ezagunenetakoa da, gaiari dagokionez, 1951ko Ray Bradbury estatubatuar idazlearen The Illustrated Man liburuko izenburu berdineko The Rocket Man kontakizun laburra eta 1969ko David Bowie ingeles abeslariaren Space Oddity abesti ezagunaren eragina du.
Abestiak Marteruntz bidaiatuz espaziontzi batean bakar-bakarrik doan astronauta baten sentimendu kontrajarriak deskribatzen ditu, alde batetik bere lanbidearen betebeharra eta bestetik bere familia Lurrean utzi beharraren etsipena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.