Robustiano Ortuzar

euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia

Robustiano Ortuzar (Bermeo, Bizkaia, 1883ko maiatzaren 24a - 1929ko azaroaren 23a) bizkatar elizgizona eta euskal idazlea izan zen, antzerkigintzan aritutakoa. Gasteizen egin zituen eliz ikasketak, eta 1906an apaiztu zen. Jaioterrian egon zen apaiz, urte askoan, eta gazteei nautika irakasten. Abiñako (Sukarrieta, Bizkaia) zahar etxeko zuzendaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Robustiano Ortuzar
Bizitza
JaiotzaBermeo, 1883ko maiatzaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1929ko azaroaren 23a (46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta klerikoa

Literaturaren Zubitegia: 438
Itxi

1925ean, eta Resurreccion Maria Azkueren hitzaurre batekin, antzerki lanen bilduma bat argitaratu zuen, Oroigarriak. Bermeo´ko arrantzaleen bizikeraz eraturiko antzerkiak izenburupean. Bertan daude Torrenteruan, Doniane bezperako pozak, Zorginkeribako apaia, Ondo pentsatzen zauz, Pitzar bat ur eta Txalupapean antzerki lanak.


Lanak

Antzerkia

  • Oroigarriak. Bermeo´ko arrantzaleen bizikeraz eraturiko antzerkiak (1925, Gaubeka Irarkola)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.