Robin Warren

ikertzaile australiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Robin Warren

John Robin Warren (Adelaide, 1937ko ekainaren 11 - Perth, 2024ko uztailaren 23a) australiar patologoa izan zen. 2005eko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Barry Marshallekin batera. Biek jaso zuten saria Helicobacter pylori bakterioa berraurkitzeagatik eta ultzera peptiko gehienak sortzen dituztela frogatzeagatik.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Robin Warren
Thumb
Bizitza
JaiotzaAdelaide, 1937ko ekainaren 11
Herrialdea Australia
HeriotzaPerth, 2024ko uztailaren 23a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaAdelaideko Unibertsitatea Bachelor of Medicine, Bachelor of Surgery (en)
University of Western Australia (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpatologoa, mikrobiologoa, ikertzailea, akademikoa eta medikua
Enplegatzailea(k)University of Western Australia (en)
Jasotako sariak
KidetzaAustralian Academy of Science (en)
Itxi

Warrenek Adelaideko Unibertsitatean ikasi zuen. Adelaideko Royal Hospitalean lan egin zuen hematologiako laborategian, eta horrek patologiari buruzko interesa piztu zion. Ondoren Melbournen lan egin zuen eta 1967tik Pertheko Royal Hospitalean, non bere ibilbidearen zatirik handiena eman zuen.

Mendebaldeko Australiako Unibertsitateko Barry Marshall lankidearekin egin zituen Nobel Saria lortu zuten ikerketak. Gainera, H. pylori bakterioa detektatzeko diagnostiko-test bat garatzen lagundu zuten.

Warrenek 1997an utzi zuen medikuntza bere emaztea hil ondoren.

Kanpo estekak


Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.