Robert Adam

From Wikipedia, the free encyclopedia

Robert Adam

Robert Adam (Kirkcaldy, 1728ko uztailaren 3aLondres, 1792ko martxoaren 3a) arkitekto neoklasiko, etxe barruko eta altzari-diseinugile eskoziarra zen.

Datu azkarrak member of the 13th Parliament of Great Britain (en), Bizitza ...
Robert Adam

member of the 13th Parliament of Great Britain (en)


Hautetsia: 13th Parliament of Great Britain (en)
Bizitza
JaiotzaKirkcaldy, 1728ko uztailaren 3a
Herrialdea Eskozia
HeriotzaLondres, 1792ko martxoaren 3a (63 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaWilliam Adam
AmaMary Robertson
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Royal High School (en)
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Charles-Louis Clérisseau
Giambattista Piranesi
William Adam (en)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, arkeologoa, politikaria eta furniture designer (en)
Lantokia(k)Londres
Edinburgo
Glasgow eta Bath
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Society of Antiquaries of London (en)
Edinburgoko Errege-elkartea
Society of Antiquaries of Scotland (en)
Accademia delle Arti del Disegno (en)
MugimenduaPalladianismoa
neoklasizismoa
Adam style (en)

Itxi

Biografia

Kirkcaldyn (Eskozia) jaioa, William Adam (16891748) arkitekto famatuaren bigarren semea zen. Bere aitaren irakaspenak jaso zituen eta bera hildakoan, James eta John anaiekin lan egin zuen.

Aditu askoren ustez XVIII. mende amaierako arkitektorik gailena da. Hortaz aparte, Ingalaterrako eta Eskoziako arkitektura neoklasikoaren pizkundearen aitzindaria izan zen.

Ikasketak

Robertek Edinburgheko Royal High Schoolen ikasi zuen. Ondoren, 1743an, Edinburgheko Unibertsitatean ikasten hasi zen. Hala ere ezin izan zituen ikasketak amaitu gaixotasun bat harrapatu zuelako. 1746an, John anaiarekin aitaren laguntzaile izan zen. 1748an, aita hil zenean, negozio familiarraren jabe egin ziren.

1754an Frantzia eta Italia bisitatu zuen Grand Tourrari ersker. Bertan arkitektura klasikoa ikasi zuen Charles-Louis Clérisseau arkitekto frantsesa eta Giovanni Battista Piranesi italiarrarekin.

Negozioak

1758an Erresuma Batura bueltatu zen. Han, Londresen, James eta John anaiekin altzairu-diseinuan jardun zen. Palladianismoa modan zegoenez, Robertek hainbat etxe diseinatu zituen estilo horri jarraituz. Dena den, estiloz aldatzen joan zen Aitzinako Greziako arkitekturan, arkitektura bizantziarrean eta barrokoan oinarrituz.

Proiektuak

Thumb
Osterley Parkea, Londres
Thumb
Derby etxea Grosvenor Squaren. Adam anaien diseinuaren adibidea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Adam Aldatu lotura Wikidatan

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.