Txirrindulari profesionala From Wikipedia, the free encyclopedia
Richard Julian "Richie" Porte (Launceston, Tasmania, 1985eko urtarrilaren 30a) BMC Racing Teamn lehiatzen dabilen txirrindulari australiarra da.
Hasieran, 18 urteko gaztea zenean, triatloiarekin hasi zen, eta 21 urte zituenean, errepideko txirrindularitza soilik praktikatzera igaro zen. Arin hasi zen amateur mailan nabarmentzen, lehenengo, 2007ko Bright-goko Tour-a irabaziz eta geroago, 2008ko urtarrilean Praties talde profesional australiarrarekin Erlojupeko Australiako Txapelketan bostgarren eta Errepideko Australiar Txapelketan laugarren postua lortuz. Emaitza bikain horiei esker, talde-nazional australiarrak hautatuta joan zen Down Under Tour-ean lehiatzeko, sailkapen nagusian bederatzigarren izatea lortu zuen tokian, lehenengo etapan eskapatu eta denbora irabazi eta gero. Wellington-eko Tour-eko etapa baten garaile suertatu zen beranduago.
Ozeaniako egutegi txirrindularia bukatu zenean, Praties taldearen baimenaz, garaipen bat lortu zuen Italiako talde amateur batekin egon zen lehiatzen. Denboraldi amaieran, Ozeaniara bueltatu zen bere Praties talde profesionalarekin kontinenteko lasterkak egiteko, hauetan, Herald Sun Tour-ean bostgarren postua lortu eta Perth-eko eta Tasmaniako Tour-a irabazi zituen. 2009an, podiumera igo zen hirugarren postuarekin Australiako Erlojupeko Txapelketan, eta hamargarren geratu zen Langkawi-ko Tour-ean.
Italiara joan zen berriro ere, Andrea Tafi-k zuzentzen zuen Mapei Monsummanese Grassi talde amateurrean lehiatzeko, Friuli Venezia Giulia-ko Giroa irabazi eta Copa della Pace-n podiumera igo zen tokian. Praties talde australiarretik erabat kanpo egon zenean, lehen zegoen taldeak baino maila altuagoa zuen talde baten arreta deitzeko asmoz, denboraldiko lehen helburuan, Baby-ko Giroa-n, parte hartu zuen. Honetan, erlojupeko etapa bat irabazi eta amaierako sailkapen nagusian hamalaugarren geratu zen. 2009ko Abuztuan Citta di Felinoko GP-a irabazi zuen, horrek Team Saxo Bank taldearen ateak ireki zizkion. Bere talde berriko zuzendariak, Bjarne Riis-ek, bere gaitasuna nabarmendu zuen, irabazleen izaera zuela esanez.
Saxo Bankeko azken urtea, Alberto Contadorren gregario bezala egin zuen eta Italiako Giro eta Frantziako Tour-ean parte hartu zuen. Espainiako Itzulian zehar, Sky Procycling britaniar talderako eskualdaketa baieztatu zen, bere herrialdeko taldeak egindako eskaintzari uko eginez.
Paris-Niza eta bertako bi etapa irabazi zituen. Gainera, etapa garaipenak eta sailkapen nagusian bigarren eta hirugarren postuak lortu zituen Nazioarteko Kriteriumean eta Euskal Herriko Itzulian. Frantziako Tourrean taldeko liderra, Chris Froome, laguntzeko parte hartu zuen. Horretaz gain, azkenean hemeretzigarren geratu zen sailkapen nagusian.
2008
2009 2010
2011
2012
2013
2014
2015
|
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
|
Itzuli Handia | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | 7. | 80. | — | — | — | UT | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | 72. | 34. | 19. | 23. | 48. | 5. | UT | UT | 11. | 3. | 38. |
Espainiako Vuelta | — | — | 68. | — | — | — | — | — | 84. | — | — | — |
Munduko Txapelketa | — | — | UT | UT | — | — | — | — | — | — | 25. | — |
Munduko Erlojupeko Tx | 4. | 6. | — | 17. | — | — | — | — | — | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.