From Wikipedia, the free encyclopedia
Ricardo Díez-Hochleitner (Bilbo, 1928ko abuztuaren 11 – Madril, 2020ko apirilaren 1a) bizkaitar kimikari, legegizon eta ingeniaria izan zen. Kolonbian lan egin zuen. UNESCOko aholku-biltzarraren kidea (1970-1976) eta Erromako Klubeko ohorezko presidentea (1990–2000) izan zen.
Salamancako Unibertsitatean Zuzenbideko eta Kimikako lizentziak lortu zituen. Karlsruhe (Alemania) hiriko Goi Eskola Teknikoan Ingeniaritza ikasketak egin zituen, eta Washingtongo Georgetown Unibertsitatean Enpresa Administraziokoak.
Kolonbian Lehen Bost Urteko Hezkuntza Plana zuzendu ondoren, Amerikako Estatuen Erakundeko (AEE) enplegatu izendatu zuten 1957. urtean. Handik urtebetera, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko (UNESCO) kide eginda, hezkuntzaren inguruan garrantzi handiko lanak egin zituen. Espainiako estatuan ere kargu ugari zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricardo Díez-Hochleitner |
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.