From Wikipedia, the free encyclopedia
Punto y Hora de Euskal Herria (1976-1990) euskal astekaria izan zen, ezker abertzalearekin lotuta[1].
Punto y Hora de Euskal Herria | |
---|---|
Mota | Informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania, euskara |
Argitaratze lekua | Iruñea, Donostia |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | astero |
Historia | |
Zuzendaria | Mirentxu Purroy Xabier Sánchez Erauskin Luis Nuñez Mari Asun Monzon Xabier Oleaga Juan Manuel Idoyaga |
Bi aro izan zituen, lehenengoa Iruñean eta bigarrenean Donostian argitaratua[2]. Aldizkari elebiduna izan zen, nahiz eta gaztelania euskara baino gehiago erabili.
1976ko apirilean argitaratu zuten lehen alea Mirentxu Purroyk zuzenduta. Lankideen artean José María Sánchez Carrión hizkuntzalaria zegoen. Espainiako Gobernuak 10. alea bahitu zuen, editoriala amnistiari buruzkoa zelako. Abenduan zuzendaria atxilotu zuten.
1977ko urriaren 5ean Alianza Apostólica Anticomunistak bonba bat jarri zuen Iruñeko egoitzan[3]. Aldizkariko bi kazetari eta kudeatzaileak minutu batzuk lehenago egin zuten alde egoitzatik. Aldizkariak hainbat mehatxu jaso zituen aurretik egiten zuen kazetaritzagatik, eta atentatuaren orduaren inguruan deiak jaso zituzten aurreko asteetan, susmatzen denez, jakiteko ea ordu horietan lanean ari ziren ala ez. Hedabideetako lankide eta sindikatu eta alderdi politikoekin koordinadora bat eratu zuten gertatua salatzeko.[4] Egin eta Deiari esker hurrengo alea atera zuten.
1979ko urtarrilean itxi eta apirilean Donostian ireki zuten, Xabier Sánchez Erauskin zuzendari berria izanik.
1981eko otsailean, Joxe Arregi Izagirre eraila izan ondoren[5], astekaria berriro bahitu zuten[6]. 1983ko ekainean, Felipe González eta José Barrionuevo laidoztatzeagatik salatua hirugarrenez bahitu zuten alea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.