From Wikipedia, the free encyclopedia
Ptolomeo Zerauno (antzinako grezieraz: Πτολεμαῖος Κεραυνός; Keraunos "tximista"; ?-K.a. 279), Mazedoniako erregea izan zen K.a. 281etik K.a. 279 arte
Ptolomeo Zerauno | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 318 | ||
Heriotza | K.a. 279 (38/39 urte) | ||
Heriotza modua | : burugabetzea | ||
Familia | |||
Aita | Ptolomeo I.a | ||
Ama | Euridize Egiptokoa | ||
Ezkontidea(k) | Arsinoe II (en) | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Ptolomeotar dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra |
Egiptoko ptolomeotar dinastiako lehen faraoia izan zen Ptolomeo I.a Soterren eta honen hirugarren emaztea eta Antipatro Mazedoniakoaren alaba izan zen Euridize Egiptokoaren lehen semea izan zen. Bere anaia txikia Ptolomeo II.a izan zen oinordekoa, eta, K.a. 282an, faraoi berria. Ptolomeo Zeraunok Egipto utzi eta Trazia, Mazedonia eta Asia Txikiaren zati baten errege zen Lisimakoren gortera joan zen. Arsinoe II. Egiptokoa, Ptolomeo Zeraunoren arreba, Lisimakorekin ezkondu zen.
Lisimakoren gortean egon zen bitartean, Zerauno, bere arrebaren alde jarri zen Gorteko azpijokoetan, eta Seleukoren gortera lagundu zuen, laguntza eskatzeko asmoz. Handik gutxira, bere onura propiorako erresuma helenistikoen egoera politikoan parte hartzeko aukera ikusiz, Lisimakoren aurkako espedizio bat antolatu zuen.
Lisimako, Seleukok, Kurupedioneko guduan, K.a. 281ean garaitua eta hila izan ondoren, Ptolomeo Zeraunok hiltzen du Seleuko, eta elkarkidetza bat adosten du Epiroko Pirrorekin. Zeraunok, bere arreba Arsinoeri, berarekin ezkontzeko eskatzen dio, eta, ezkontzaren ondoren, Arsinoeren bi seme-alabak hiltzen ditu. Honek Egiptora ihes egiten du, eta bere beste neba Ptolomeo II.a Filadelfosekin ezkontzen da.
Ptolomeok, Antigono II.a Gonatas garaitu eta Mazedonia lortu zuen, baina galiarren aurkako gerra batean hil zen K.a. 279an.
Aurrekoa Pirro Epirokoa |
Mazedoniako erregea K.a. 281-K.a. 279 |
Ondorengoa Meleagro I.a Mazedoniakoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.