Portugaleteko geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Portugalete Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Portugaleteko erdigunean kokatuta dagoena, San Roke plazapean, alegia. Abatxoloko geltokiarekin batera ireki zen, 2007ko urtarrilaren 20an, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.
Portugalete | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | San Roke plaza, z/g; 48920 | |||||||
Udalerria | Portugalete, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | POR | |||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 2007ko urtarrilaren 20a | |||||||
Bidaiariak | 2.049.446 (2016)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L2Basauri - Kabiezes | |||||||
Bizkaibus | A2315 Santurtzi - Portugalete - EHU A3129 Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi A3135 Sestao - Kabiezes A3321 Portugalete - Ondarra - Muskiz A3332 Trapagaran - Santurtzi A3333 Gallarta - Santurtzi A3335 Muskiz - Sestao | |||||||
Bestelakoak | Taxi |
Geltokiak bi eskailera mekanikodun sarbide, eta igogailu bidezko sarbide bat ditu.
Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.
Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Carlos VII sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[2] Aldiz, Maestro Zubeldia sarbidearen kanoia agerian utzi eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, sarbidea maldan dagoelako.
Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[3] Gainera, 2018ko abuztuaren 17tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[4] Kanpoaldean ordainpeko aparkalekua dago.
Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Bizkaibus | A3321 | Muskiz San Juan | Portugalete La Florida | Portugalete Aspaldiko egoitza |
Bizkaibus | A3332 | Santurtzi Parkea (arkupeak) | Trapagaran Udaletxea - Funikular kalea | Trapagaran Funikularra (Escontrilla geltokia) |
Bizkaibus | A3333 | Santurtzi Parkea (arkupeak) | Ortuella Urioste - Etxaba - El Minero anbulatorioa - Catalina Gibaja - Nocedal - Abanto-Zierbena Las Postas - Udaletxea - Institutua - El Minero - El Campillo San Miguel | Abanto-Zierbena El Campillo Industrialdea |
Bizkaibus | A3335 | Muskiz Geltokia | Portugalete Miguel de Unamuno (Beilatokia) - Errepelega - Sestao Hilerria - Kasko plaza - San Pedro plaza | Sestao Kueto (Galtzara Nagusia) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.