From Wikipedia, the free encyclopedia
Poros ibaia, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den ibai bat da. Ibai honen istorioa, Eraztunen Jaunaren eranskinetan kontatzen da. Gondorreko ibairik garrantzitsuenetako bat da, erresumaren hegoaldean eta Anduin ibaiaren ekialdean dagoena, eta Hegoaldeko Dunedain Erresumaren hegoaldeko muga adierazten du. Ephel Duath mendietan jaiotzen da, Nurn haranaren inguruan, eta bere urak, Ethir Anduinen isurtzen ditu.
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2885. urtean eta Turin II.aren agintaldian, Gondorreko hogeitabigarren seneskal erregeordea izan zena, Haradrimen aurkako gudu bat gertatu zen Poros ibaiaren gurutzean, Haradeko Bidea igarotzen zen tokian, eta han hil ziren Folkwinen bi semeak, Fastred eta Folkred, Gondorri laguntzera joan zirenak. Bi hauek lurperatuak izan ziren tumulu bat eraiki zen, eta, ordutik, Haudh in Gwanûr deitua da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.