From Wikipedia, the free encyclopedia
Plano inklinatua makina sinple klasikoetako bat da eta, izenak dion bezala, plano inklinatu bat bere bi muturrak garaiera ezberdinetan dituen gainazal lau bat da, aldapa bat adibidez. Objektu bat plano inklinatutik igotzen bada, zuzenean bi garaieren artean igo ordez, egin beharreko indarra murrizten da, baina objektuak orduan distantzia gehiago egin behar du. Plano inklinatu baten abantaila mekanikoa aldaparen luzera zati igo behar den garaiera da. Hau ere planoa eta horizontalaren angeluaren sinuarekin adieraz daiteke.
Dakigun bezala objektuaren pisua bertikala eta beheranzkoa den magnitude bektoriala izanda, bi osagaietan banatu dezakegu: F1 eta F2, plano inklinatuarekiko paraleloa eta elkarzuta hurrenez hurren:
Normalean, plano inklinatuaren gainazalean, marruskadura indarra egongo da Fr (euskaraz batzuetan ere Fm), indar hau honakoa delarik:
/ non μ marruskadura koefizientea den.
Irudia aztertuz, objektua mugitzeko egin behar dugun (F) indarra honako hau dela ikus dezakegu:
Plano inklinatua ez bagenu erabiliko, bi garaieren artean zuzenean igoko bagenu, egin beharko genukeen indarra grabitatearen eraginez objektuak duen pisua izango zen, hau da:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.