Peter Ackroyd
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Peter Ackroyd (Londres, 1949ko urriaren 5a) britainiar eleberrigile, biografo eta kritikaria da.
Cambridgeko Unibertsitatean ikasi ondoren, Estatu Batuetara joan zen, Mellon beka eman baitzioten Yale Unibertsitatean ikasteko. 1974tik 1982ra, Spectator egunkariko literatura-zuzendaria izan zen, eta, 1986an, The Timeseko Literatura Saileko buru izendatu zuten. Kazetari-lanetik kanpo, jaioterrian girotuta idatzi dituen eleberriengatik da ezaguna Ackroyd: Londresko sute handia (1982), Oscar Wilderen azken testamentua (1983) eta Hawksmoor (1985), besteak beste. Azken horretan, XVIII. mendeko Nicholas Hawksmoor arkitektoaren bizitza aztertzen du, garai hartako hizkera erabiliz; 1985ean argitaratutako Nobela Onenaren Whitbread saria irabazi zuen. Musika ingelesa (1992) eta sorginkeriaren munduari buruzko Dee doktorearen etxea (1993) dira Ackroyden beste nobela batzuk. Ackroydenk idatzitako biografiak ere biziki goretsi izan ditu kritikak, idazle sonatuen bizitzei dagozkienak, batez ere: Ezra Pound (1984) —Whitbread biografia-saria irabazi zuen— T.S. Eliot (1984), Dickens (1990), Chatterton (1985) —Booker sariko finalista izan zen—, Thomas More (1998), Chaucer (2004) eta William Shakespeare (2005).
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
