Persepolis (filma)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Persepolis, 2007ko Marjane Satrapi irano-frantziarrak eta Vincent Paronnaud frantziarrak zuzendu eta idatzitako helduentzako biografiazko marrazki bizidunetako film bat da. Filmak Irango Iraultza bizi izango duen irandar neska baten bizitza agertzen du. 2007ko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma sariaren izendapena eta epaimahaiaren saria bereganatu zituen.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...
 Persepolis (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2007
IzenburuaPersepolis
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
ingelesa
persiera
alemana
Jatorrizko herrialdeaFrantzia eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaFilm biografikoa, komedia dramatikoa, film dramatikoa eta sarbide-bizipena
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa eta zuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaPersepolis
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Marjane Satrapi
Vincent Paronnaud (en)

[[Kategoria:Vincent Paronnaud (en) zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Marjane Satrapi
Vincent Paronnaud (en)

[[Kategoria:Vincent Paronnaud (en) idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
baliorik ez
Ekoizpena
EkoizleaKathleen Kennedy
Konpainia ekoizleaSony Pictures Classics (en)
The Kennedy/Marshall Company (en)
2.4.7. Films (en)
France 3 Cinéma (en)
Diaphana Distribution (en)
Franche Connection Animations (en)
[[Kategoria:Sony Pictures Classics (en) ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:The Kennedy/Marshall Company (en) ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:2.4.7. Films (en) ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:France 3 Cinéma (en) ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Diaphana Distribution (en) ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Franche Connection Animations (en) ekoitzitako filmak]]
EdizioaStéphane Roche (en)
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIran eta Austria
Argumentu nagusiacoming of age (en) , Erbestea, religious fundamentalism (en) , women in Islam (en) , religious extremism (en) , Islamismoa, Iranian diaspora (en) , flight (en) , immigration to Austria (en) , homecoming (en) , women in Iran (en) , sorterria eta Heimat (en)
Historia
Nominazioak

sonypictures.com…
Filmaffinity: 144674 Allocine: 110204 Mojo: persepolis TCM: 649075 TV.com: movies/persepolis
MySpace: persepolismovie
Itxi

2007ko Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, baina saria Ratatouille filmak irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1970eko hamarkada, Iran. Marjane mendebaldeko bizimodua daraman irandar familia burges bateko neskato bat da. Sahren agintaldi garai honetan, hark burututako bidegabekeriek Marjane ezkertiar ideia politikoekin bat egitera bultzaraziko dute. Ondoren, jada Sahren gainbeherarekin batera, Irango Iraultzak Marjanen bizitzan eta orokorrean Iran osoan aldaketa ekarriko du. Orain fundamentalistak botereaz modu autoritarioan bereganatu fundamentalistas eta Islamdar Iraultza delakoa iritsiko da, emakumeei burukoa eramatera derrigortuz eta milaka lagun espetxeratuz. Marjanek mendebaldeko bizimoduaren abantailekin amets egiten du (punka, Michael Jackson, eta abar), bienbitartean bere herrialdean gertatzen ari den jazarpena pairatuko du. Nerabetzarora ailegatzean, Austriako Viena hiriburuko Frantziar Lizeora bidaliko dute, eta urte hauetako bere herrialdeetako gertakizunen lekuko izango da; bitartean, Iran-Irak gerraren ondorioz (1980-1988), bere herrialdean fundamentalismoa areagotuz joango da.

Ahots aktoreak

Frantsesezko bertsioa
  • Gabriele Lopes: Marjane neskatoa
  • Danielle Darrieux: Amona
  • Simon Abkarian: Aita
  • François Jerosme: Osaba Anoush


Ingelesezko bertsioa
  • Amethyste Frezignac: Marjane neskatoa
  • Gena Rowlands: Amona
  • Sean Penn: Aita
  • Iggy Pop (krediturik gabe): Osaba Anoush
  • Mathilde Merlot: Tina / Lehen Ahotsa

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.