Pelennorreko Zelaietako gudua Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den gudu bat da, Eraztunen Jauna eleberriaren hirugarren zatia den Erregearen Itzuleran kontatzen dena.
Gudua Sauronen tropek Gondorreko hiriburua den Minas Tirith asaltuz hartu zutenean hasi zen, Eraztunaren Gerraren amaiera aldean, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019. urteko martxoak 14 eta 15 bitartean, Pelargirreko gudua gertatu eta bi egunera baino ez, non Aragornek, konpainia grisak eta hildakoen armadak Unbarreko kortsarioak garaitu zituzten, hauen itsasontziak hartuz. Gertakari hau Eraztunaren Gerrako gudurik handiena bihurtu zen.
Pelennorreko Zelaiak (Hiriko Zelaiak), Minas Tirith gotortuaren eta Rammas Echor izeneko antzinako kanpo harresi baten arteko lautada batean daude.
Gudua
Guduaren garapena
Sauronen armada, 200.000 orkok osatzen zutena, Nazgûlen jaunak eta Minas Morguleko erregeordea zen Gothmogek zuzendua, Pelennorreko zelaietan sartu zen zuzenean Minas Tirithera joanez. Gudu honetan Mordorrek zituen aliatuak ekialdeko Rhûn eta Khandeko gerlariak eta hegoaldeko Haradrimak ziren. Hiriaren defentsaren buru Gandalf zen, hiriko seneskala zen Denethor II.a erotu egin baitzen bere seme Faramir hilda zegoela uste izateagatik eta jaun beltzak palantirraren bidez erakusten zizkion ikuskarien ondorioz.
Aragorn eta konpainia grisa Anduin ibaian zehar joanez Minas Tiritherako bidea hasteko hegoaldeko feudoetan zeuden Gondorreko armadari batu zitzaizkien. Bitartean, Sauronen armadak Minas Tirith setiatu zuen, hiriko atetzar nagusia suntsituz, harresien atzean babestuta zeuden gondortar tropen aurkako borroka latzean. Hain zuzen ere atetzarra erortzean iritsi ziren rohirrimak euren gudu adarren soinu artean, iparraldetik zaldian joanez Gondorreko armadari laguntzeko. Zalduneria lerro batean zabaldu ziren, euren erregea zen Theodenek emandako animo batekin, hiria setiatzen ari ziren Mordorreko tropen aurka abiada bizian joan zelarik. Zaldunek Mordorreko orkoen aurka talka egin zuten, talka horretan orko asko hilez eta beste asko handik ihesaraziz.
Aldi berean, harresia zeharkatu ahal izan zuten erasotzaileak patiotik kanporatuak izan ziren, eta Dol Amrotheko zaldunek, Minas Tiritheko gainontzeko defendatzaileek jarraituta, Morguleko tropei eraso zieten. Orkoek, une horretan, erretret orokor bat hasi zuten.
Bitartean, hegoaldeko haradrimak rohirrimen aurka joan ziren, zalduneria euren olifante edo mûmakilek jarraitua. Rohirrim zalduneria Haradeko zaldunak garaitzeko gai izan zen. Gainera, Theodenek haradrimen erregea hiltzea lortu zuen.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.