From Wikipedia, the free encyclopedia
Edson Arantes do Nascimento (Três Corações, 1940ko urriaren 23a - São Paulo 2022ko abenduaren 29a), batez ere Pelé[1] ezizenaz ezaguna, brasildar futbolaria izan zen, zaletu eta aditu askoren iritziz inoiz izan den handiena. Mendeko Atleta titulua jaso zuen 1981ean, L'Équipe frantziar kirol-egunkariak emanik.[2]
Pelé | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1995eko urtarrilaren 1a - 1998ko abenduaren 31 ← Bernard Rajzman (en) - Rafael Greca (en) → | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Edson Arantes do Nascimento | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Três Corações, 1940ko urriaren 23a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Brasil | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Talde etnikoa | African Brazilians (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Morumbi (en) eta Albert Einstein Israelite Hospital (en) , 2022ko abenduaren 29a (82 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Memorial Necropole Ecumenica (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia organo anitzeko disfuntzio-sindromea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Dondinho | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ama | Celeste Arantes | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Rosemeri dos Reis Cholbi (mul) (1966 - 1982) Assíria Nascimento (en) (1994ko apirilaren 30a - 2008) Marcia Aoki (en) (2016 - 2022) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Haurrideak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | portugesa ingelesa gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria, politikaria, zinema aktorea eta aktorea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 10 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 74 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 173 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Brasilia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Pelé | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
pele10.org | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbolerako berezko dohaina zuen: zelai gainean lasterra, bizia eta teknika trebekoa zen. Aurrelari aritzen zen maizenik, eta golak erraz sartzen zituen, bai urrundik eta bai gertutik. 1958ko Suediako Munduko Kopan (Jules Rimet lehiaketan) garaipena lortu zuen brasildar taldearekin aritu zen. 1962. eta 1970. urteetan jokatu ziren mundu lehiaketetan ere garaipena lortu zuen . Brasilen jokatu zuen Santos futbol taldean, harik eta 1974an futbola utzi zuen arte. 1975ean, ordea, futbolera itzuli zen 1977 arte, New Yorkeko Cosmos futbol taldearekin dirutza handiko kontratu bat sinatu baitzuen. Futbola utziz geroztik, kirol munduari gertutik loturik segitu zuen aditu lanetan; zenbait liburu ere idatzi zituen eta hainbat filmetan ere izan zen partaide.[3]
Futbol profesionalaren goleatzailerik onena izan zen, 1.284 gol sartu baitzituen bere ibilbide osoan. Partida bakar batean sartutako gol kopururik handiena 1964an lortu zuen: 8 gol (Santos 11-Botafogo 0). 1959ko denboraldian 127 gol sartu zituen, inoizko markarik handiena.
Brasilgo selekzioarekin 92 partida ofizial jokatu zituen eta taldeko golegilerik onena izan zen, 95 golekin, baita Munduko Txapelketetan inoizko brasildarrik onena ere (12 gol). 1958an, Munduko Txapelketa lortzen futbolaririk gazteena izan zen. Haren azken partida 1971ko uztailaren 18an izan zen, Brasil-Jugoslavia zehazki.
Brasilgo Santos FC taldean jokatu zuen 1956tik 1974 arte eta ondoren, New York Cosmos talde estatubatuarrean, 1975etik 1977 arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.