aktore britainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Peggy Ashcroft (Croydon, Londres, 1907ko abenduaren 22a - Londres, 1991ko ekainaren 14a) britainiar antzezlea izan zen.
Peggy Ashcroft | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edith Margaret Emily Ashcroft |
Jaiotza | Surrey, 1907ko abenduaren 22a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1991ko ekainaren 14a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | William Worsley Ashcroft |
Ama | Violetta Maud Bernheim |
Ezkontidea(k) | Theodore Komisarjevsky (en) Rupert Hart-Davis (en) (1929 - Jeremy Hutchinson, Baron Hutchinson of Lullington (en) (1940ko irailaren 14a - 1966) |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Central School of Speech and Drama |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Londresko Central School of Dramatic Art-en graduatu zen, eta 1926an ekin zion antzezle-lanari. Erresumako antzerki-talde nagusietan aritu zen: Old Vic-en, John Gielgud ospetsuaren West End-en, The English Stage Company-n, The Royal Shakespeare Company-n eta The National Theatre-n, besteak beste. Ashcroftek Henrik Ibsen-en, John Webster-en, Anton Txekhov-en eta, bereziki, Shakespeareren pertsonaiak antzeztuz bereganatu zituen gorespenik bizienak. Zenbait filmetan ere aritu zen: The 39 Steps, Quiet Wedding, The Nun´s Story eta Madame Sousatzka filmeetan. Baina 1984an jo zuen gailurra, eta bi sari garrantzitsu eman zizkioten: bata, A Passage to India filmean Moore andrearena egiteagatik, eta, bestea, The Jewel in the Crown telebistako saileko Barbie Batchelor-en rolagatik. 1951n, Britainiar Inperioaren Ordenako Agintari izendatu zuten, eta, 1956an, ordena bereko Andre Agintari.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peggy Ashcroft |
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.