From Wikipedia, the free encyclopedia
Pedro María Vera y Zuria (Santiago de Querétaro, 1874ko urtarrilaren 14a – Puebla, 1945eko uztailaren 28a) mexikar elizgizona izan zen, Puebla de los Ángelesko artzapezpikua.
Pedro María Vera y Zuria | |||
---|---|---|---|
1924ko maiatzaren 2a - ← Enrique Sánchez y Paredes (en) - José Ignacio Márquez y Tóriz (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Puebla (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Santiago de Querétaro, 1874ko urtarrilaren 14a | ||
Herrialdea | Mexiko | ||
Heriotza | 1945eko uztailaren 28a (71 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
1874ko urtarrilaren 14an jaio zen Santiago de Querétaron. 1888an apaizgaitegi txikian sartu zen eta 1893an Querétaroko lizeo katolikoan. 1897ko abenduaren 27an apaiztu zen Querétaron eta 1898ko urtarrilaren 1ean lehen meza eman zuen El Puebliton[1].
Egun batzuk geroago Erromara eta Lur Santura erromerian joan zen Florencio Rosas artxidiakonoarekin batera. Bidaian larri gaixotu zen eta Mexikora itzuli zen. Medikuek uste zuten gaixotasuna hilgarria izango zela, baina sendatu egin zen eta mirari hori Ama Birjinari egotzi zion[1].
1914an Manuel Rivera Muñoz Querétaroko apezpikua hil zen eta Pedro María Vera y Zuria elizbarrutiko gobernuko idazkari izendatu zuten. Kargu honetan bost urtez egon zen, eta 1919an apaizgaitegiko errektore bihurtu zen[1].
1924ko maiatzaren 27an (beste datuen arabera, maiatzaren 2an[2]) Pio XI.a aita santuak Puebla de los Ángelesko artzapezpiku izendatu zuen[1][3]. Urte bereko abuztuaren 13an seminarioko erretore kargua utzi zuen. Abuztuaren 24an apezpiku ordenatu zuten Puebla de los Ángelesko katedralean. Mitis, Infatigabilis, Pietissimus leloa hautatu zuen[1].
1924ko irailaren 15ean, Acatzingo de Hidalgoko Andre Maria Doloretakoaren irudiaren koroatzea egiaztatu zuen, eta urriaren 4tik 12ra Mexiko Hirian ospatu zen Mexikoko Lehen Kongresu Eukaristiko Nazionalean parte hartu zuen[1].
1926-1929ko gerra zibilean, El Pasora (Texas, Ameriketako Estatu Batuak) joan zen fededunen jazarpena zela eta. 1929ko ekainaren 30ean Pueblara itzuli zen[1].
1939an, Guadalupeko Urte Santua aldarrikatu zen, beraz, abenduaren 31n, Pedro María Vera y Zuria artzapezpikuak Tepeyacerako erromeria antolatu zuen[4].
1944an Pueblako Eskola Apostolikoa sortu zuen, apaiz izateko bokazioa sentitzen zuten mutilak apaizgaitegian sartzerako intelektualki eta moralki prestatzeko[1].
1945eko uztailaren 28an hil zen eta Pueblako Frantziar Panteoian hobiratu zuten. 1953ko azaroaren 19an gorpua Pueblako katedralera eraman zuten[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.