From Wikipedia, the free encyclopedia
Pedro Laín Entralgo (Urrea de Gaén, Teruel, 1908ko otsailaren 15a - Madril, 2001eko ekainaren 5a) espainiar sendagile eta idazlea izan zen.
Pedro Laín Entralgo | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1955eko maiatzaren 14a - 1958ko apirilaren 14a - Segismundo Royo-Villanova y Fernández-Cavada (en) → Hautetsia: Gorte Frankisten 5. Legegintzaldia
1952ko maiatzaren 14a - 1955eko apirilaren 13a Hautetsia: Gorte Frankisten 4. Legegintzaldia
1949ko maiatzaren 13a - 1952ko apirilaren 5a ← Pío Zabala Lera (en) Hautetsia: Gorte Frankisten 3. Legegintzaldia
1946ko maiatzaren 12a - 1949ko apirilaren 6a Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia
1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a Hautetsia: Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia
| |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotza | Urrea de Gaén, 1908ko otsailaren 15a | ||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||
Heriotza | Madril, 2001eko ekainaren 5a (93 urte) | ||||||||||||||
Hobiratze lekua | cementerio de Fuencarral (en) | ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea Valentziako Unibertsitatea Unibertsitate Zentrala doktoretza | ||||||||||||||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | medical historian (en) , idazlea, medikua, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta politikaria | ||||||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Unibertsitatea | ||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||
Kidetza | Real Academia Española Historiaren Errege Akademia Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea Consejo de la Hispanidad Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Royal National Academy of Medicine (en) International Academy of the History of Science (en) Doktoreen Europar Errege Akademia Royal Academy of Medicine of Catalonia (en) | ||||||||||||||
Genero artistikoa | dramaturgia saiakera | ||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Erlijioa | katolizismoa |
Medikuntzan doktore, medikuntzaren historiako katedradun eta errektore izan zen Madrilgo Unibertsitatean. Medikuntzako arazoak ez ezik, José Ortega y Gasset eta Xabier Zubiriren eraginpean antropologia filosofikoa ere landu zuen Laín Entralgok. Haren idazlan ugariren artean nabarmenak dira: Medicina e Historia (1941, Medikuntza eta Historia); Sobre la cultura española (1942, Espainiako kulturaz); Las generaciones en la historia (1945, Belaunaldiak historian zehar); España como problema (1949, Espainia arazo gisa); La espera y la esperanza (1957, Itxaronaldia eta itxaropena); Teoria y realidad del otro (1961, Besteari buruzko teoria eta errealitatea); La relación médico-enfermo, historia y teoría (1964, Medikuaren eta gaixoaren arteko harremanak. Historia eta teoria); Descargo de conciencia (1976, Kontzientzia garbiketa) autobiografikoa; Antropología de la esperanza (1984, Itxaropenaren antropologia) eta Cuerpo y alma (1991, Gorputz eta arima). Espainiako Medikuntza- eta Hizkuntza-akademietako kidea izan zen, eta azken horretako zuzendari izan zen 1982-1988 bitartean. Sari asko irabazi zituen, besteak beste, Komunikazio eta Humanitateetako Asturiasko Printzea saria 1989an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.