From Wikipedia, the free encyclopedia
La Papelera Española 1901eko abenduaren 25ean hamar enpresen elkartzearen bidez sortutako enpresa da[1]. XX. mendean zehar, Espainian paperaren ia monopolioa osoa izatera iritsi zen, 1920an estatuan ekoizten zenaren % 80 eginez, batez ere Gipuzkoan[2]. 1997an desegin zen.
La Papelera Española | |
---|---|
Datuak | |
Mota | enpresa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Historia | |
Sorrera | 1901 |
Desagerpena | 1997 |
Nicolás María Urgoiti Achúcarro izan zen sortzailea eta enpresaren Zuzendari Nagusia. Hasierako kapitala 20.000.000 pezetatakoa izan[3] zen eta estatuan ziren ondorengo fabrikak bildu zituen: Aranguren eta Arrigorriaga (Bizkaia), Tolosa eta Errenteria (Gipuzkoa), Prat de Llobregat (Bartzelona) eta Villanueva de Castellón (Valentzia). Helbidea Bilbon bazuen ere, bulego zentralak Madrilen zituen.
Langileentzat, garai haietan ohikoak ez ziren zenbait baldintza onuragarriak ezarri ziren, hala nola, irabazien partekatzea urtearen amaieran, "Mutual Benéfica Papelera" deituriko elkartea nagusi eta langileei babes ekonomikoa emateko heriotza edo gaixotasunen aurrean, ekonomatoa, etxebizitzak, etab[4].
Prentsa munduan zabaldu zen enpresa, beste elkarte batzuen artean,Calpe argitaletxea sortuz 1918an (gerora Espasa-Calpe), El Sol (1917)[5] eta La Voz (1920)[6] egunkari nazionalak eta Prensa Gráfica (1913) konpainia[7], besteak beste.
Papelera Españolak ere 70-80 hamarkadetako krisialdi ekonomikoa pairatu zuen. Finlandiar Enso enpresarekin lotu zen beherakada saihesteko, tamaina egokiago bat lortu nahian baina, hala ere, instalazioak eguneratzeko eginiko inbertsioen zorpetzearen eraginez 1991. urtean ordainketen etenaldira iritsi zen. 1994.enean borondatezko porrota txostena aurkeztu zuen eta 1997an hasi zen likidazioa hurrengo urtera arte luzatu zen[8].
La Papelera Española itxi ondoren zenbait fabrikek martxan jarraitu zuten izena eta egoera fiskala aldatua:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.