Oxirandoko dorrea
eraikitako euskal ondare nabaria Gizaburuagan From Wikipedia, the free encyclopedia
eraikitako euskal ondare nabaria Gizaburuagan From Wikipedia, the free encyclopedia
Oxirandoko dorrea[1] Gordexolako (Bizkaia) Zubieta auzoan dagoen dorretxe eta jauregia da. Artziniega eta Sodupe lotzen zituen bidearen ertzean dago kokaturik.
Oxirandoko dorrea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Gordexola |
Koordenatuak | 43°10′47″N 3°04′12″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XV. mendea - XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 38 |
2002ko urtarrilaren 14ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Oxirandoko multzoa, Bizkaiko Kultura Ondasun izendatua, gotiko berantiarreko dorretxe bat eta horri erantsitako egoitza klabe kultuan planteatutako jauregi errenazentista dira[2].
Dorretxea estilo gotikokoa da (XV. mendearen amaierakoa). Oinplano karratukoa da eta hiru solairutan banatuta dago. Lehenengo solairua eguneroko bizitzarako eraiki zen, gezileihoak nabarmentzen direlarik. Azken solairua, egongela zabal bat izan zen, eraikineko gelak baino argitsua. Etxaurrean, Palacioarren armarria dago.
Jauregia, berriz, estilo errenazentistakoa da (XVI. mendekoa) eta dorretxeari menbaldetik atxikia dago. Bai dorretxea zein jauregia harlangaitzez eraikita daude. Jauregiko elementurik nabarmenena azken solairuko "loggia" da, beheko soilairutik erlaitz batek banatzen duena eta arkuez elkarturiko zutabe toskaniarrak oinarritzen diren baranda bat daukana[3].
Eraikinak lauki zuzeneko planta zabala du, eta piramide erako sabaia. Dorrean argi eta garbi nabarmentzen dira gune bi: alde batetik etxe gotikoa edo Oxirandoko dorrea, kubo itxurakoa eta harlandu ederrez amaitutakoa, eta, beste aldetik, jauregia, lauki zuzeneko plantaduna hau, eta bestearen gisara aparejatua, baina errenazimenduko estiloari jarraituta.
Dorreak, planta ia laukia, eta garaiera handia du, lau solairu eta ganbara baititu. Baoak gisa honetako eraikinetan ohikoa den modura banatzen dira eraikinean. Beheko solairua korta zen, eta sarrera bakarra zuen fatxada nagusiko arku zorrotzean. Geroago beste sarrera bat gehitu zitzaion, baina horiez aparte solairua guztiz itxia zela esan daiteke, nahiz eta leihotxo pare bat ere azaltzen dituen.
Lehenengo solairua bizitzeko erabiltzen zen. Bertan leiho bi dago, dinteldunak, barruko aldera eserlekuak dituztenak. Horiez gain, itxura modernoagoko beste leiho bat ere eta hainbat saietera aurkituko ditugu hemen. Beste dorre batzuetan bezala, honetan ere lehenengo solairuak oso garaiera handia du, eta hori aprobetxatuz, XVII. mendean eraldaketa egin eta bigarren solairu bat gehitu zitzaion. Solairu berriak lau kofadura dinteldu ditu. Horietatik hiru gorputz osokoak dira, eta forjazko kalostra finez babesturik daude. Balaustre hauek ikusgarriak dira, batez ere, eskuineko fatxadako balkoian.
Egongela hirugarren solairuan dago. Lau leiho zorrotz agertzen ditu, eta horietan aurrealdea, leihozangoak eta karela harri bakarrez eginda daude, eta ertz nazelatu eta kanoi zuzenak azaltzen dituzte. Solairu honen gainean dago ganbara almenatua, eta bertan dago teilaturako igarobidea.
Dorrean ikusgarriena eraikineko armarri nagusia da. Palaciotarren armak islatzen dituen tamaina handiko lan honek, grifo bitan du euskarria, eta aldamenetan pilastra ildaxkatu bana azaltzen du. Pilastren gainean triangelu-formako frontoiak buru-hezurra eta tibia bi erakusten ditu. Frontoiaren isurietan irudi etzanak agertzen dira, aingeru bat inguratuz.
Oxirandoko dorrea gotiko berantiarrean kokatu daiteke, eta aretoa duten dorreen ereduari jarraitzen dio. Zenbait elementuk antzina eraikitakoa dela jotzera eramaten gaituzte, hala nola, soilik kofadura zorrotzak agertzeak, saieteren estutasunak, eta armarriak gehiegi landu gabe egoteak. Baina bada motiborik ere XVI. mendearen hasieran altxatutakoa dela pentsatzeko: beheko eta goiko sarrerak fatxada berdinean kokatzea, edota baoen ertzak nazelez apaintzea.
Dorreari mendebaldetik erantsita, jauregiak dorrearen garaiera bera hartzen du. Laukizuzeneko plantaduna, dorrearen gisara, honek ere ondo desberdindutako solairuak ditu: beheko solairua, bastardea, bizitzeko solairua eta ganbara.
Beheko solairuak, bere garaian korta zenak, kanporako argi-zulo txiki batzuk agertzen ditu, baina aipagarriena da eraikinaren sarrera nagusia bertan dagoela: kofadura handia, alboranzkoa, dinteldua eta kanoi eskartzanokoa. Ate honetatik igarota, laukizuzen formako gune txiki batera helduko gara. Legarrez egina, gune honetan antolatzen dira gainerako geletarako pasabideak.
Lehenengo solairuan, bastardean, bada hainbat gela, eta horiek kofadura dinteldu batzuek argitzen dituzte, jauregia eraiki zeneko euskarrien gainean.
Bigarrenak aldiz –solairu nobleak, alegia– eraikina etxebizitza ere bazela agerian jartzen du. Horren erakusle dira, esaterako, hormetan zabaldu ziren arku beheratuko leiho ederrak, eserlekudunak. Bestalde, egongela zabal honen osagarri ederra da gaineko solairuan ikusgai den arkuteria.
Arkuteriak erakusten dituen kalitate artistiko eta orijinaltasuna dira, zalantzarik gabe, Oxirandoko multzo honi indarrik gehien ematen diotenak. Forma dotorez eta italiar estiloan taiututa, apaindutako erlaitz batean du hasiera arkuteriak. Erlaitz horren gainean altxatzen dira begiratokiaren balaustrea eta plinto garaiak, eta horiek dira, hain zuzen, zenbait zutabe toskanarren euskarriak. Zutabe horiek, molduraz eta anerez apaindutako sei arku beheratu sostengatzen dituzte.
Loggia edo arku-galeriaz gain, aipagarria da Bizkaiko beste zenbait dorrek bezala, honek ere garitak dituela. Horien apaingarri agertzen dira kubo batzuk, ertzetan, helburu belikoetatik aske, apaintzeko xede hutsa baino ez dutenak.
Jauregiaren inguru guztia hartzen du beste erlaitz batek, eta horren gainean dorrean dagoenaren moduko ganbara altxatzen da. Izan ere, ganbara bien egitura bera dela esan dezakegu: egurrezko zoruak, eta horien euskarri diren habe horizontalak, horma-irtenguneetan eta poste bertikaletan sostengatuak.
Jauregia XVI. mendeko erromanismoari segika eraiki zuten, hala erakusten baitute bere osagairik gehienek. Hala ere, zenbait elementu antzinagoko estilokoak dira, besteak beste, alboranzko sarrera, armarriaren xehetasun formalak, kuboak eta arkuteria. Era honetako eraikinetan, benetan preziatzeko modukoa dugu jauregi hau, bai dituen bolumen eta barne banaketagatik, bai eta arkuteriaren bitxitasun eta kalitateagatik ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.