Oxfam Intermón

gobernuz kanpoko erakunde humanitarioa From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Oxfam Intermón Hirugarren Munduko herrialdeetan behartasuna ezabatzeko eta garapena bultzatzeko xedea duen Espainiako gobernuz kanpoko erakunde bat da, nazioarteko Oxfam konfederazioari atxikia. Lehen Intermón izena zuen.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Remove ads

Erakundeak 500 proiektu baino gehiagotan jardun izan du lanean, Afrika, Asia eta Latinoamerikako 31 herrialdetan, elkartasuna bultzatzen, behartasunaren eragileak salatzen, eta bidezko merkataritza sustatzen.

Erakunde honen helburua mundu bidezkoagoa eta pobreziarik gabea eraikitzen laguntzea da, pertsonak duintasunez bizi ahal izateko. Erakunde honen ustez, herrialde pobreetako pertsonei laguntzeko modu eraginkorrena beren kabuz baliatzeko baliabideak ematea da. Helburu hori lortzeko, garapen-proiektuak bideratzen dituzte, bidezko merkataritza bultzatzen dute, eta gizartea sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko kanpainak sustatzen dituzte. Larrialdi-egoeretan ere esku hartzen dute, biztanleriari laguntzeko; hala nola, gatazka armatuetan eta hondamendietan.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads