From Wikipedia, the free encyclopedia
Oscar Martin (Winterthur, Suitza, 1977) Soinu-artearen, instalazioen, sistema elkarreragile eta generatiboen, performance-aren eta irrati-net-art-aren alorretan lan egiten duen programatzaile eta artista experimentala da. Valenciako Unibertsitate Politeknikoan Arte Ederretan lizentziatua da, eskulturaren eta medio berrien espezialitateetan.
Oscar Martin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Winterthur, 1977 (46/47 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta programatzailea |
Gaur egun, noish ezizena erabiltzen duen soinu-artista elektroniko honek, Bartzelonan egiten du lan. Software askearen izpirituaren defendatzaile sutsua da, eta gisa hortako lanabesen bidez sortzen ditu soinuaren sintesirako eta prozesamendurako tresnak, gero prozesu algoritmiko eta kaotikoak erabiliz bere soinuzko konposizioak egiteko baliatzen dituenak. Besteen artean, Free Software Series, Uzusounds, Drone Records edo Tecnonucleo bezalako disketxeek argitaratu dituzte, gerora Europako nahiz Hegoamerikako hainbat lekutan zuzenean aurkeztuak izan diren bere lanak. Horrez gain, Martin, MetaminaFNR streaming plataformaren arduraduna da eta Espainiako musika eta soinu experimentalei eskainitako UrsonateFanzine[Betiko hautsitako esteka] argitalpenaren editore lanak betetzen ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.