From Wikipedia, the free encyclopedia
Ortodoxia gizarte edo talde batean dotrina, ideologia edo iritzi zuzen eta nagusiari deritzo, heterodoxia osatzen duten iritzi eta jokabideak ez bezala.
Kristautasunaren lehen mendeetan, doktrina eta fede dogmak guztiz zehaztugabe zeuden garaietan, hainbat korronte eta pentsalari kristauen kezka izan zen kristautasunaren era zuzen bat finkatzea. Pentsalari horietaklo batek, Eusebio Zesareakoak, defenditu zuen Jesusen beraren pentsakera eta adibide zehatza zela orto-doxia, iritzi zuzena grezieraz, eta iritzi horrek hasieratik, mende horietan (aipua 330. urteko Eusebioren Elizaren Historikoa da) gaiztoen eraso eta manipulazioak jasan dituela, Deabruak inspiratutako "hetero-doxiak", beste iritziak literalki.[1]
Ikuspegi kristau horretan, ortodoxia lehenago dator, lehen bide zuzena baita, eta heterodoxiak ondorengo eraldaketak dira; baina, egiazki, kristautasunaren hastapenetan ikuspegi heterodoxotzat joak gero zuzentzat emandako baino lehenago hedatu ziren Paestinan, Sirian, Asia Minorrean, Erroman edo Egipto. Dibertsitate teologiko horretan, azkenean garaile edo nagusi suertatu zen korronteak historiaren berridazketa egin ahal izan zuen, atzera begiratuz korronte batzuk heterodoxotzat izendatuz. Izatez ortodoxia eta heterodoxia bi alorretan sailkatzeko prozesua geldoa eta zalantzazkoa izan zen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.