Oriana Méndez

From Wikipedia, the free encyclopedia

Oriana Méndez
Remove ads

Oriana Mendez (Vigo, Galizia, 1974ko urriaren 28a) galiziar filologoa, poeta eta politikaria da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Ibilbidea

Xosé Luis Méndez Ferrín idazlearen eta Moncha Fuentesen[1] alaba. Galiziar Filologian lizentziaduna da (USC), eta 2000. urtean hasi zen bere poesia lanetan, Noiako A Caramuxa kultur aldizkarian. Ondoren, Burla Negra eta Mealibra taldeen argitalpen kolektiboetan kolaborazioak egin zituen, baita poesia errezitaldi eta ekintza poetikoko proiektu ugaritan ere, hala nola "La revuelta de las letras" Santiago de Compostelan 2009ko Galiziar Letren Egunean.

Horrez gain, poesiari buruzko hainbat mahai-inguru eta topaketatan parte hartu zuen, hala nola Idazle Berrien III. Topaketan, edo Idazleak Unibertsitatean zikloko poesia mahaia-inguruan, biak Galizierazko Idazleen Elkarteak (AELG) antolatuak.

2003. urtean Xuro que nunca volverei pasar fame liburua egiten lagundu zuen, Redes Escarlata erakundeak argitaratua, eta erakunde horretako kide ere bada.

Remove ads

Sariak

  • 2014an Carraleko Udalaren Poesia Saria irabazi zuen O que precede a caída é branco poema-liburuarekin.
  • 2019. urtean Padróngo Rosalia de Castro bosgarren poesia lehiaketako saria irabazi zuen O corazón pronúnciase extenso lanarekin. 2020an Afundación poesia saria irabazi zuen Interna lanarekin.

Politikari

2019ko Espainiako Udal Hauteskundeetan zinegotzi aukeratu zuten Vigoko udalean, Vigoko Marearen hauteskunde zerrendatik .

Lanak

Poesia

  • Derradeiras conversas co Capitán Kraft. Galaxia, 2007.
  • Cero. Galaxia, 2011.
  • O que precede a caída é branco. Espiral Maior, 2015.
  • Interna. PEN Galicia, Galiziako Xunta eta Afundación, 2020.
  • O corazón pronúnciase extenso. Espiral Maior, 2021.
  • chairas sucesións. Chan da Pólvora, 2023.

Lan kolektiboak

Remove ads

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads