From Wikipedia, the free encyclopedia
Nuño Lara eta Diaz Harokoa edo Nuño Diaz Harokoa (1348 – Bermeo, 1352ko urtarrilaren 15a), Lara eta Bizkaiko jauna izan zen (1348-1352).[1] Hiru urte zituen Bizkaiko jaun izendatu zutenean eta lau urte ingururekin hil zuten, Petri Ankerra Gaztelako erregearen etengabeko erasoaren ondorioz.
Nuño Lara eta Diaz Harokoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 1348 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||||
Heriotza | Bermeo, 1352ko abuztuaren 29a (3/4 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Bermeo | ||||
Familia | |||||
Aita | Joanes Nuñez IV.a Larakoa | ||||
Ama | Maria II.a Diaz Harokoa | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | House of la Cerda (en) Lara leinua | ||||
Jarduerak |
1348ko irailaren 16an Nuño jaio eta egun gutxira, ama hil zitzaion. Bere aitak, Joanes III.a Nuñez Larakoak[2] bi urtez hartu zuen Bizkaiko jaunaren titulua, nahiz eta ex iure uxoris edo jaun ezkontide moduan izan. 1350eko azaroaren 28an Burgosen hil zenean, Nuño Bizkaiko hamahirugarren jaun bihurtu zen. Orduan Nuño Paredes de Navan zegoen eta errege berriaren jarreraren beldur, ingurukoek Nuño Bizkaira eramatea erabaki zuten.
Petri I.a Gaztelakoa haurra harrapatzen saiatu zen baina senideek babestu zuten Mentzia izeneko inudeari esker.[3] Erregeak Santa Gadea del Cideraino jazarri zuen. Handik gutxira, Petri I.ak Bizkaiko jaurerria eraso zuen, hala ere, ezin izan zuen Orozkotik aurrerago pasa.
Lau urte soilik zituenean hil zen Nuño, Bermeon 1352ko abuztuaren 29an[4]. Oinordekoa arreba nagusia zuen: Joana Larakoa. Hau 1353an Tello I.a Gaztelakoarekin, Alfontso XI.a Gaztelakoaren seme naturalarekin, ezkondu zen[5].
Bermeoko Atalaiako Andre Mariaren elizan, Joan Bataiatzailearen kaperan, lurperatu zuten. Orduan eliza eraiki berria zuten baina egun ez da existitzen, XVIII. mendean, erortzeko zorian zegoenez bota zutelako.
Aitona Fernando Gaztelako infantea |
Amona Joana Nuñez Larakoa |
Aitona Joan Harokoa Bizkaiko jauna |
Amona Elisabet Portugalgoa |
Aita Joanes III.a Nuñez Larako jauna |
Ama Maria II.a Diaz Bizkaiko andrea | ||
Nuño Lara Bizkaiko jauna |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.