From Wikipedia, the free encyclopedia
Notre-Dame de Paris Victor Hugok 1831ean idatzitako eleberria, 11 liburukiz osatua. Bertan XV. mendeko Parisen gertatzen den Esmeraldaren (ijitoa) eta Quasimodoren (konkordun gorra) arteko istorioa azaltzen da. Eleberri honen elementu guztiengatik —girotze errenazentista, ezinezko amodioak, pertsonaia baztertuak, amaiera dramatikoa— esaten da obra hau Erromantizismo frantsesaren eredu dela. Istorioaren gehiengoa Parisko Notre-Dame katedralan jazotzen denez, horrela du izenburua.
Notre-Dame de Paris | |
---|---|
Notre-Dame de Parisen ilustrazioa (Azara Sirgo, 1831) | |
Datuak | |
Idazlea | Victor Hugo (1831) |
Argitaratze-data | 1831ko urtarrilaren 14a |
Generoa | Eleberri erromantikoa |
Jatorrizko izenburua | Notre-Dame de Paris |
Hizkuntza | Frantses |
Argitaletxea | Azernashr (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Ilustratzailea | Luc-Olivier Merson (mul) |
Victor Hugok, bere emaztearengandik banatu zenean, editore batek eskatua idatzi zuen liburua. 6 hilabete inguru behar izan zituen lana amaitzeko, eta fisikoki oso nekatua utzi zuen lan honek. Baina, esfortzuak merezi izan zuen, liburuak kritika onak jaso zituelako, eta irakurleengan arrakasta handia izan zuelako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.