From Wikipedia, the free encyclopedia
Nora Morales de Cortiñas (Buenos Aires, 1930ko martxoaren 22 - 2024ko maiatzaren 30), Nora edo Norita Cortiñas bezala ezaguna, gizarte psikologoa eta Argentinako giza eskubideen defentsaren aldeko militantea izan zen. Maiatzaren Plazako Amak sortu zuenetako bat izan zen eta, ondoren, Maiatzako Plazako Amak Lerro Fundatzailea sortu zuen.
Nora Cortiñas | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1930eko martxoaren 22a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Morón (en) , 2024ko maiatzaren 30a (94 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea, unibertsitateko irakaslea eta gizarte-psikologoa |
Kidetza | Maiatzako Plazako Amak Lerro Fundatzailea Maiatzaren Plazako Amak |
Bere semea Gustavo Cortiñas izan zen, Alderdi Justizialistako eta Montoneros erakundeko militantea Villa 31n. Castelarren desagertu zen, Buenos Airesko probintzian, 1977ko apirilaren 15ean, Ekonomia Ministerioko langilea zenean.
Gizarte psikologo eta irakasle izan zen Buenos Airesko Unibertsitateko Ekonomia Zientzien Fakultatean. 1998tik hil zen arte, «Botere Ekonomikoa eta Giza Eskubideak» katedraren titularra izan zen.1977tik aurrera, Nora Cortiñas Maiatzako Plazako Amak Lerro Fundatzailearen parte izan zen, eta hauek agintariei 1976tik 1983ra bitarteko diktadura militarrean desagertutako 30.000 pertsonen bahiketa, tortura eta desagertze bortxatuen errudunentzako zigorra eskatzen diete.
Kontinente guztietan bidaiatu zuen, desagertutakoen senitartekoekiko elkartasunera deituz eta bere herrialdean gizateriaren aurkako krimenen errudunak zigortzea eskatuz. Unibertsitateko irakasle gisa, Argentinako diktadura militarraren, kanpo-zorraren eta krisi ekonomikoaren arteko harremanari buruzko azterketak eta ikerketak egin ditu. Babesa eman zion abortuaren legeari eta hizlari izan zen 2018ko ekainaren 4ko Ni una menos martxan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.