Nikolaus Pevsner
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sir Nikolaus Bernhard Leon Pevsner (Leipzig, 1902ko urtarrilaren 30a - Londres, 1983ko abuztuaren 18a) britainiar arte eta arkitekturaren historialaria izan zen.
Nikolaus Pevsner | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nikolaus Bernhard Leon Pevsner |
Jaiotza | Leipzig, 1902ko urtarrilaren 30a |
Herrialdea | Erresuma Batua Alemania |
Heriotza | Londres, 1983ko abuztuaren 18a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Wiltshire |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Thomasschule zu Leipzig (en) Leipzigeko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte-historialaria, idazlea, architectural historian (en) , unibertsitateko irakaslea eta arkitektoa |
Lantokia(k) | Leipzig Göttingen eta Cambridge |
Enplegatzailea(k) | Göttingengo Unibertsitatea Birminghamgo Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea Oxfordeko Unibertsitatea Birkbeck, University of London (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Britainiar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Göttingengo Zientzien Akademia |
pevsner.co.uk |
Alemanian jaio zen, judu jatorriko familia batean, gatetan udaismotik luteranismora bihurtu zen arren. Arkitektura ikasi zuen hainbat unibertsitatetan eta Leipzigen doktoratu zen Leipzigeko barrokoaren arkitekturari buruzko tesi batekin.
1924tik 1988ra Dresdeko Galerian lan egin zuen eta 1929tik 1933ra Göttingeneko Unibertsitatean irakasle izan zen. 1933an emigratu behar izan zuen, juduen aurkako legeen ondorioz, eta Birminghamen kokatu zen. Han argitaratu zuen Pioneers of the Modern Movement: from William Morris to Walter Gropius; bertan Walter Gropiusek arkitektura modernoari egindako ekarpenak defendatzen zituen.
Hitlerri emandako hasierako laguntza zela eta, Pevsner barneratze-eremu batera eraman zuten Bigarren Mundu Gerraren hasieran. Hiru hilabete geroago askatu zuten eta propaganda antinazian parte hartu zuen.
1942an Architectural Review aldizkarian hasi zen lanean eta irakasle postua lortu zuen Birkbeck Collegen. Cambridgeko Unibertsitatean ere eskolak eman zituen hogeita hamar urtez.
1945ean Buildings of England (1951-1974) liburu sailean hasi zen lanean. 1956an Victorian Society sortu zuen, garai hartako eraikinen zaintzaz arduratzen zena. 1946an britainiar herritartasuna jado zuen.
Lanak
- Pioneers of the Modern Movement (Faber, 1936)
- An Enquiry Into Industrial Art in England (1937)
- Academies of Art, Past and Present (1940)
- An Outline of European Architecture (1943)
- The Leaves of Southwell Minster (King Penguin series), Penguin, 1945
- Pioneers of Modern Design (jatorriz Pioneers of the Modern Movement gisa argitaraua 1936an; 2. edizioa, New York: Museum of Modern Art, (1949)
- The Buildings of England series (1951–74)
- The Englishness of English Art (1956)
- Christopher Wren, 1632–1723 (1960)
- The Sources of Modern Architecture and Design (1968)
- A History of Building Types (1976)
- Pevsner: The Complete Broadcast Talks (Ashgate, 2014)
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.