Iruñeko mendi-lasterkaria eta triatleta From Wikipedia, the free encyclopedia
Nerea Martínez Urruzola (iruñea, 1972ko urtarrilaren 5a) nafar triatleta eta mendi lasterkaria da[1].
Nerea Martínez Urruzola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1972ko urtarrilaren 5a (52 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | triatloia eta Mendi lasterketa |
9 urte zituela igeriketa egiten hasi zen. Urtetik urtera exigenteagoa zen jarduera eta uztea erabaki zuen. 17 urte zituela Iruñeko maratoi erdia korritu zuen aurrez prestaketa handirik egin gabe eta irabazlea izan zen. Blume beka jaso zuen eta 1994 eta 1998 artean atletismoari ekiteko asmoa izan bazuen ere azkenean triatloia probatu zuen. Triatloiaren ondoren raid-ak egiten hasi zen Marokon eta 2004an Munduko Txapelduna izan zen[1].
2002an berriz ekin zion triatloiari eta 2008tik aurrera mendi-lasterketak egin ditu gehienbat. Hiru aldiz irabazi du Ehunmiliak lasterketa, beste inork baino gehiago[2]. Transilvania, Transgrancanaria eta Transvulcania lasterketa ezagunak ere irabazi ditu[3].
Gaur egun Madrilen bizi da eta atleten entrenatzaile pertsonala da[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.