Natașa Raab

aktore errumaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Natașa Raab (Huedin, Cluj konderria, Errumania, 1953ko uztailaren 15aCraiova, Errumania, 2023ko urriaren 23a) errumaniar aktorea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Natașa Raab
Bizitza
JaiotzaHuedin (en) , 1953ko uztailaren 15a
Herrialdea Errumania
HeriotzaCraiova, 2023ko urriaren 23a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakaktorea

Allocine: 534175
Itxi

Bizitza

Huedinen jaio eta Cluj-Napocan hazi zen. Gheorghe Barițiu ikastetxean ikasi zuen[1][2].

1979an, Vis de ianuarie filmean egin zuen lehen papera[3]. 1979tik 1988ra modelo gisa lan egin zuen UCECOM Sormen Zentroan. Gainera, abesti herrikoiak abestu zituen Mărțișorul taldean[1]. 1988an Bukaresteko Antzerki eta Zinematografia Institutuan lizentziatu zen eta Craiovako Marin Sorescu antzokian lan egiten hasi zen[1][3]. Bukaresteko Odeon antzokiarekin ere kolaboratu zuen[2].

1990ean, UNITER saria irabazi zuen[3].

Antzerkian eta zineman egindako lanaz gain, Coanei Chiva esnekiak iragartzeagatik ezaguna zen[4].

Val Gutul medikuarekin ezkonduta zegoen. Ez zuten seme-alabarik izan. 2019an, Natașa Raaben senarra hil zen minbiziak jota[5].

2020an Parkinsonen gaixotasuna diagnostikatu zioten. 2023ko urriaren 23an hil zen[1].

Lanak

Filmak

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...
Urtea Izenburua Pertsonaia[2][6]
1979 Vis de ianuarie Ana
1984 Acordați circumstanțe atenuante? Rodica
1985 Adela Ligia
1987 Recital în grădina cu pitici Ștefănescu doktorea
1988 Există joi? Maria
1988 Martori dispăruți Năstăsica
1989 Lacrima cerului Năstăsica
1989 Fără lumini de poziție Mona Petrovan
1994 Somnul insulei Hélène
2002 Amen. AEBetako enbaxadorearen emaztea
2006 Păcală se întoarce abeslaria
2007 După ea Marcelen ama
2011 Din dragoste cu cele mai bune intenții ama
2012 Chefu’
2012 Domestic Veres andrea
2013 Rămâi cu mine Silvia Anghel, Evaren ama
2013 Poziția copilului Olga Cerchez
2015 Back Home aitaren neska-laguna
2015 Acasă la tata Iuliana
Itxi

Telebista

Informazio gehiago Urteak, Izenburua ...
Urteak Izenburua Pertsonaia[2][6]
1982 Lumini și umbre Lola
2006 La urgență Nina
2007 Inimă de țigan Hermina Dumbravă
2008-2009 Regina Hermina Dumbravă
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.